argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako bultzatzaileek bat egin dute larunbateko pentsionisten manifestazioarekin
  • Pentsionistek, astelehenetako mobilizazioaz gain, larunbaterako manifestazio bat antolatu dute. Protesta horrekin bat egin dute Euskal Herriko eskubide sozialen karta bultzatzen duten eragile sozial eta sindikalak.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2018ko maiatzaren 22a
Agerraldia eskaini dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kide ugarik.

Pentsio sistema publiko baten aldeko pentsiodunen borroka, 1.080 euroko gutxieneko pentsio bermatua, bizitzaren kostearen araberako pentsioen berbalorizazioa, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin bukatzea eta pobrezia eta prekarietatea eragin duten lan eta pentsio erreformen derrogazioa lehen bait lehen burutzea eskatu dute. Guzti hauek kartan jasotako eskubideak dira, euskal erakundeei lehen bait lehen bermatzea eskatu dieta.

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.