Oporrak hartzearekin batera EMMk, zenbait data garrantzitsu argitaratu ditu datorren ikasturtean ere “herri feminista” eraikitzen jarraitzeko.
Iraila eta urria bitarterako zenbait formazio jardunaldi, asanblada ireki zein nazioarteko topaketa antolatu ditu, besteak beste.
Hauek dira datak:
Irailaren 28 eta 29an formazio jardunaldia Iruñean.
Urriaren 5ean asanblada irekia Bilbon.
Urriaren 22tik 28ra Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa Bilbon.
Urriaren 27n “feministon herria” Bilboko Areatzan.
Joan den ikasturtearen balorazioa
Martxoaren 8ko grebak, indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren eztabaidak, Lolita Chávez ekintzaile feministari babesa emateak, Rana Plana Gogoan egunak, asanblada irekiak eta kaleko protestek izan dute presentzia joan den ikasturteko agendan.
Aurrera begira urrats gehiago ematen jarraituko du EMMk, izan ere, “martxa honek ez du etenik, urrutira goaz denok aske izan arte!”.