Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Gizarte Aliantzak mobilizazioa deitu du urriaren 27an

  • “Elikadura, herritarron eskubidea” lemapean izango da mobilizazioa Bilbon, urriaren 27an. Donostiako arrantzaleen kofradian egin zuen deialdia atzo Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Aliantzak. Urriaren 16an sortu zen bilgune hori, Munduko elikaduraren egunean. Hogeita hamar gizarte taldek baino gehiago dira partaideak, ELA, LAB, ESK,EHNE-Bizkaia sindikatuak besteak beste.


2012ko urriaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Elikadura herritarron eskubidea dela aldarrikatuko dute Bilbon urriaren 27an.

Etxeko produktuekin eginiko hamaiketako baten ostean “Elikadura, herritarron eskubidea” manifestua irakurri zuten mobilizazioaren bultzatzaileek.

Gaur egungo eredu neoliberalari alternatiba bilatzea dute helburu. Lau puntutan azaldu dute alternatiba horren muina. Herri bakoitzak bere elikadura eta nekazari politika izatea; produktu osasuntsu eta elikagarriak izatea; emakumeak erabakitzeko eta parte hartzeko eskubidea izatea; lurraren, uraren, hazien eta biodibertsitatearen kudeaketa jasangarria egitea; eta nekazari eta arrantzaleen lana duin bihurtzea, kanpotik ekarritako lehengaiekin eginiko produktuen aurrean.

Gainera, produktuen prezioak jartzerakoan ekoizleek dituzten gastuen zatia zenbatekoa den zehaztea proposatu dute; esportazioa gutxitzeko, produkzioa eta merkatua kontrolatzeko mekanismoak berrezartzea; jangela publikoetan, bertako produkzio agroekologikoa bultzatzea; diru publikoaren banaketarekin, lehen sektorean lanbideak sortzea eta gazteek lurra eskuratu ahal izateko aukera izatea.

Hori guztia defendatzeko, urriaren 27an eguerdiko 12etan Bilboko Jesusen Bihotza Plazan egingo den manifestaziora joateko deia egin zuten.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude