argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko adingabeen ia %20 pobrezia arriskuan bizi da Gaindegiaren arabera
  • Euskaldunen %16,7 pobrezia arriskuan bizi da. 18 urtez azpikoen artean datua “are larriagoa” da, ia %20 bizi baita pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan Gaindegiak argitaraturiko azken txostenak jaso duenez

EƱaut Agirrebengoa Apaolaza @eagirrebeng 2015eko urriaren 21
18 urtez beherakoen artean %5,3k ez du bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko baliabide nahikorik

Era berean, biztanleen %4k gabezia material larria dauka. Kasu honetan ere adingabeen zifra altuagoa da: 18 urtez beherakoen artean %5,3k ez du bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko baliabide nahikorik.

Alta, Euskal Herriko zifrak Europakoak baino apalagoak dira: Europar Batasunean  biztanleen %24,5 dago pobrezia arriskuan –%27,7 adin txikikoen kasuan–, eta %11,1 gabezia material larriarekin bizi da –18 urtez azpikoen artean %9–.

Gaindegiaren arabera, arazo honek “lotura zuzena” du gizarte kohesioarekin, bereziki umeen artean: “Egoera honek eskolatze eraginkor baten bitartez aukera berdintasuna arriskuan jartzen du”. Horrez gain, Ipar Euskal Herrian gizarte babeseko politikak Hego Euskal herrian baino “askoz indartsuagoak” direla azpimarratu du.