Euskal Herriko 9.600 tortura kasu baino gehiago jaso dituzte 'Oso latza izan da' liburuan

  • Euskal Memoria fundazioak azken 50 urteetako 9.600 tortura kasu baino gehiago jaso ditu Oso latza izan da liburuan. Euskal Herriko gatazkaren errealitatea islatzen duen lana dela azaldu du fundazioak. Biltzen diren tortura kasu gehienak azaleratu gabekoak izan direla diote eta dokumentatu gabe zeuden salaketak sartu dituzte.


2012ko azaroaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Torturaren aurkako manifestazio bat Donostian

Julen Arzuaga Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko kideak eta abokatuak idatzi du liburua. Torturatuak izan diren pertsonen zerrendarekin batera hamaika testigantza bildu ditu.

Nola, nori, noiz, non, zergatik eta zertarako galderei erantzuten die kasuan kasu Artzuagak. Torturaren Aurkako Taldearekin (TAT) elkarlanean, azken urteetako testigantza eta kasuak berreskuratu dituzte. Beste hainbat eragilek herriz herri egindako ikerketek ere asko lagundu diete.

1960 eta 1977 bitartean 10.000 atxiloketa izan ziren Euskal Herrian eta horien %50-70ak torturak jasan zituen. Hurrengo hamar urteetan atxilotutako 7.370 pertsonatik %40ak jasan zituen torturak, Euskal Memoria fundazioaren arabera.

1989tik aurrera TAT txostenak plazaratzen hasi zen. Urte hartatik gaur arte 1600 kasu gehiago atzeman dira.

“Ez du sufrimendua txikiagotzen, baina ezagutarazi ez dena nabarmentzen du”, adierazi du fundazioak. “Infernua” pertsonalki jasan badute ere, Euskal Herriko jendarte osoari eragiten diola gaineratu dute.

Hamaika testigantza

Euskal Herriko gatazkan azalera atera ez diren kasuak ezagutzera ematea du helburu, “oraindik egiteko asko badago ere”. Liburuak biltzen dituen lau adibide:

Tamara Muruetagoiena: “Edozer emango nuke nire aita tiro atez hilko balute eta ez komisarioan igaro zituen bederatzi gau horiek … lazgarria da”.

Inaxio Mendizabal. Zaldibia 1972: "Polizia batek errebolberra hartu eta danborra jiratuz buruan lokian jarri zidan eta 'aitortu, ala hil egingo zaitugu' esanez isilik geratu zen, arnasari eutsiz. Ni ere bai, eta bat-batean... klak".

Jesus Iruretagoiena. Zumaia, 1980: "Belarrietatik, sudurretik, aurpegitik odoletan nengoela, arropa kenduarazi eta buzoa jantzi zidaten. Saioak jarraitu zuen: telefono aurkibidearekin buruan indar handiz joka , eta ukabilez bularrean eta saihetsetan. Saihets bat puskatu zidaten".

Itziar Martinez. Galdakao, 1991: "'Lau guardia zibil sartzen utziko ditugu, bortxatu zaitzaten', eta gisakoak esaten zizkidaten. Pertsona izateari uzten diozu, eta hortik ateratzea da nahi duzun bakarra".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude