Euskal Herriari

  • "Euskal Herriari" izeneko artikuluan Errepresaliatu ohien Asanbladak errepresaliatu politikoei bere babesa eman die, eta "etsaiaren xantaien aurrean amore ez emateagatik bat bera ere ez dela botata geldituko" azaldu du.


2016ko urtarrilaren 26an - 15:12

Zenbat lagun erori diren preso kartzelen kontrako eta askatasunaren aldeko borrokan. Zenbat lagun hilik bizitza duinaren aldeko borrokan. Zenbat sufrikario, zenbat kolpe eta irain jaso ditugun borrokaren hautua egiteagatik eta zenbat laztan, besarkada eta elkartasun keinu ezagutu ditugun hartutako bide horri esker. Zenbat gauza galtzen diren borrokagatik eta zenbat irabazten diren. Dena ala ezer ez, denak ala inor ez. Kontraesanak kontraesan aurrera begira beti. Bi ahoko ezpata izan da guretzako borroka, bagenekielako helmugara heldu gabe erdi bidean gelditzeak, gaua helduta, atzera egitea dakarrelako beti.

Hala ere eta arrisku guztien jabe izanik borroka latz horretan murgildu ginen, independentzia eta sozialismoaren aldeko lanari ekin genion gu baino lehenago pasatutakoek utzitako duintasunaren lorratzari jarraiki eta, garrantzitsuagoa oraindik, gure atzetik zetozenak guregana erakarriz. Eta hori da egun, hain zuzen ere, gure kezka nagusia: borrokaren despolitizazio saiakera baten erdian murgilduta gauden une honetan zein tokian gelditzen diren hamarkadetako borroka horren duintasuna eta berau aurrera atera duten eta oraindik ondorioak pairatzen ari diren gure kideak, guk borrokara erakarri genituen horiek, ze tokitan gelditzen diren militante moduan.

Guretzat, militante moduan, fase bat atzean gelditu da, baina horrek ez du esan nahi erantzukizunik ez dugunik kartzelan eta Euskal Herritik kanpo dauden lagunen egoeraren gain eta, nola ez, herri honen historia idazten gure lan apurra jarri dugun heinean, memoriaren arloan dugun eginkizunean.

Urtarrilean, gutun hau sinatzen dugunok eta gu bezala hainbat urtez errepresioaren ondorioak pairatu dituzten beste militante batzuek, bilera bat burutu egin dugu egoera politikoaz eztabaidatzeko eta egungo testuinguruan militante moduan burutu behar dugun lana finkatzen hasteko. Hurrengo hilabeteetan ideia hau gorpuzten joango gara honako hiru puntuen inguruan: 1) Borrokaren duintasuna mantentzea eta historia manipulatzeko saiakerei aurre egitea. 2) Belaunaldi berriei etorkizun hobe bat eraikitzeko ateak ez ixtea. 3) Errepresaliatu politikoei gure babesa ematea eta etsaiaren xantaien aurrean amore ez emateagatik bat bera ere botata geldituko ez dela jakinaraztea.

Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu errepresaliatu ohiak izateak ez gaituela militante ohi bihurtzen. Militante politikoak izaten jarraitzen dugu eta gure esperientziak eta bizipenak Euskal Herriaren askapen sozial eta nazionalaren aldeko borrokaren zerbitzura jartzera gatoz. Bide horretan gure ekarpena lagungarria izango delakoan, jo ta ke irabazi arte!

 

*Fernando Lizeaga Azkue, Jaione Beaskoetxea Moreno, Jesús María Mendinueta Flores, Maxuxa Larrarte Kanpandegi (Errepresaliatu ohiak Asanblada-ren izenean)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude