Udalbiltzak eta Bizi! mugimenduak "Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida" aurkeztuko dute ostiralean Baionan.
‘Energia burujabetza 2014-2019‘ programaren barruan kokatzen da ekimena. Ikerketa honekin, udal hautetsien biltzarrak lehendabiziko urratsak egin nahi ditu subiranotasun eta efizientzia energetikoak lortzeko bidean.
Horretarako, Udalbiltzak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu GoiEner eta Energia Gara (Som Energia) kooperatibekin eta I-Ener enpresarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Zazpiak Bat elkarteak egindako lana da eta aurkezpena Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan egingo dute 19:00etan.
Honako hauek izango dira aurkezpenean: Xabier Zubialde gidaren egilea, Igor Aldalur Eibarko zinegotzia eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko kidea, Iban Grossier Bizi! mugimenduko Koordinaketa kidea eta "Euskal Herri 2014-2020 Trantsizio Energetikoaren Ituna"-ren jarraipen batzordekoa, Jean-Louis Harignordoquy Ibai-Errekak-eko kidea eta Patxi Bergara I-Ener-eko kidea.