Joserra Etxebarria: "Poza dut, asebetegarritasuna, guk eskatu eta borrokatutako puntu gehienak lortu direlako, eta ez bakarrik guretzat, baizik eta beste guztientzat. Zerbaiterako ibili gara borrokan, Euskal Herriak behar zuelako irakaslego propioa, unibertsitate lege bat, beste irakasle mota bat... Hori guztia legez onartu da".
Jexux Mari Zalakain: "Konfrontazio momentuan urrundu egin ginen, eta eraso handiak egon ziren. Gaizki ulertzeak ere bai... Zergatik funtzionatzen du orain hobeto unibertsitateak? Besteak beste, patxada gehiago eta giro hobea dagoelako"
Antton Azkargorta eta Jose Luis Herrero: "Ez dugu nahi indultu bat –alde batek eskainitako grazia neurria–, baizik eta benetako amnistia bat, era batera zein bestera, gure borrokaren zilegitasuna aitortuko duena, eta gure aurka egindako kalteak –ahal den neurrian behintzat– asetuko dituena"
Enrique Lopez: "Duela 15 urte agian lorpen handia izango zen, baina egun ez da hainbesterakoa: 3.000 irakasle funtzionario dira, eta beste 500, indioen erreserba moduan, lan kontratudunak. Ez dut sinesten unibertsitate honetan, uste dut erabat espainiarra dela eta guztiz funtzionarizatuta dagoela". (2007-09-28)