Euskal Herrian da jada Emakumeen Mundu Martxa

  • Nafarroatik sartu da Emakumeen Mundu Martxako karabana europarra gurera. Tafallan hasi du Euskal Herriko ibilbidea martxa feministak, eta harrera beroa egin diete kideei lehen helmugan.


2015eko irailaren 29an - 10:20
Tafallan hasi du ibilbidea Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak (argazkia: http://emakumeenmundumartxa.eus)

Tafallako udaletxe plazan hango alkate Arturo Goldarazenak eta hainbat eragilek hartu zuten hitza atzo, mugimendu feministari egindako lana eskertzeko. Ondoren, lorategi feminista landatu zuten ikasleekin batera, eta Gareserako bidea hartu zuen karabanak.

Garesen duela 25 urte Salvadorren hil zuten Begoña Garcia Alba herrikidearen oroimen parkean egin zioten harrera martxari. Albari eta Bety Cariñori (paramilitarrek 2010ean Mexikon hil zuten indigena, elikadura burujabetzaren alde aritua) omenaldia egin zieten ekitaldian. Bazkaria izan zuten ondoren herriko plazan, musikaz alaitua.

Eguna Iruñean bukatu zuen martxa feministak. 17:30ean iritsi zen Nafarroako hiriburura karabana, eta hamarnaka emakumek ongi etorria eman zioten bizikleta martxarekin kaleak betez. Udaletxe plazan zunbatoi feminista egin zuten ondoren, eta Txoko Feministara mugitu ziren gero afaltzera.

Gaur, irailak 29, Nafarroatik Ipar Euskal Herrirako bidea

Martxak Iruñetik Altsasurako bidea hartuko du goizean. Eguerdian, berriz, Leitzan bazkaldu eta Baztan aldera mugituko da karabana, Elizondora. Gauerako, Hazparnen izanen da Emakumeen Mundu Martxa.

Egitarau osoa ikus daiteke martxaren webgunean.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude