Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dute Arrakundiagako kontsultan

  • Baietza nagusitu da Arrakundiaga-Zollon bozen %86,9rekin. Parte hartzea %61,59koa izan da.


2014ko azaroaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
%86,9ko parte hartzea izan zuen Arrakundiagako galdeketak. (Argazkia: David de Haro/ www.noticiasdenavarra.com)

'Nahi al duzu euskal estatu subirano baten herritarra izan?’ galderari erantzun diote Arrakundiagarrek. Ados herri plataformak antolatuta du galdeketa, eta honako emaitzak lortu dituzte: Baietz %86,9k (450 pertsona), ezetz %2,58k (13 pertsona) eta zuriz %6,57k (33 pertsona).

Euskal estatu independente bat sortzeko egiten den bigarren herri galdeketa da Arrakundiagakoa, aurretik, Etxarri Aranatzen egin zuten apirilaren 13an %42ko parte hartzearekin eta baiezkoak irabazi zuen bozen %94a lortuta.

Erabakitzeko eskubidea

Joseba Martin, Ados plataformako kideak esan du herri batek “demokratikoki” erabakitzeko eskubidearen alde egindako “lan orok” merezi duela.

Angel Oiarbide Gure Esku Dago plataformako bozeramaileak bide berean hitz egin du: “Normala da herritarrak inplikatzea, eta erabaki nahi izatea. Demokraziaren oinarria da”. Gainera, Etxarri Aranatzen egindako herri galdeketa, ekainaren 8an egindako giza katea eta azaroaren 8an egingo den mosaikoa gogoratu zituen.

Kataluniako prozesu independentista ere herri kontsulta bidez abiatu zen. Orain, azaroaren 9an Katalunia osoan galdetuko dute estatu independente izan nahi duten edo ez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude