EH Bilduko batzar nagusian bildutako kideen %31k RPS-EE hautagaitza babestearen alde egin du eta %57 bozka aukera libre uztea. Edonola ere, EH Bilduren aldeko kanpaina eginen du EH Baik.
Euskal Herria Baiko (EH Bai) azken batzarretan hiru aukera eztabaidatu ziren Europako Parlamenturako hauteskundeei begira: lehena, Europa Ekologia (EE)-Eskualde eta Herri Solidarioak (RPS) koalizioan joatea, zerrendan kide izanik. Bigarrena, EE-RPS zerrendaren alde bozkatzea; eta, hirugarrena, boz agindurik ez ematea.
EH Bilduren erranetan, militanteek ez zuten gaizki ikusi EE-RPS zerrendan joatea, baina eskaintza berandu heldu zen, hau da, koalizioaren ildo guztieetako kideek ez zuten betarik izan aukera patxadaz eztabaidatzeko.
Azkenean, EH Bilduko batzar nagusian %31k RPS-EE hautagaitza babestearen alde egin du eta %57 bozka aukera libre uztea.