Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

  • Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa.

Koldo Urrutia
2017ko azaroaren 21a

ETBk gutxienez 8 aldiz eman duen Euskalduntze berantiarra euskaldun guztioi ileak tente jartzeko modukoa da. Bertan baieztatzen da euskera ez zela Nafarroara heldu III. mendera arte eta Araba-Bizkaia-Gipuzkoara, aldiz, VI. mendera arte, hau da, hizkuntza berria dela gure lurralde gehienean. Emankizunaren esanetan, Pirinioetako lurralde txiki batetik etorri zen orain dela 1.700 urte, 5.000 biztanle baino gutxiago zituen gune batetik. Handik etorri eta telebista, hezkuntza sistema zein botere politiko edo militar barik, gutxienez 150.000 biztanleri hizkuntza aldaratzeko gai izan ziren? 

Zientzia alor guztiek hipotesi hori barregarri utzi dute. Soziolinguistikoki ezinezkoa da. Historiak alderantzizkoa dela frogatu du, hau da, Pirinioetako gune hori Nafarroatik joandako herritarrek populatu zutela Erdi Aroan. Bestalde, ETBk dio hemengo “mendi altuenen”  eta “ibai urtsuenen” izenak ez direla euskaldunak. Baina zeintzuk ez dira? Ez al dira Aizkorri, Jaizkibel, Larrun, Toloño, Hiru Erregeen Mahaia, Ezkaurre, Arlas, Orhi euskaldunak? Zalantzan Gorbeia eta Anboto ditugu. Horietarako proposamen batzuk daude (Go-orbea…)…

Ibai urtsuenei dagokienez, Aturri, Ibaizabal, Urumea, Oria, Bidasoa, Lea-Artibai… ditugu eta horiek ez al dira izen euskaldunak? Zalantzak daude Ebro, Deba, Nerbioi eta Okaren inguruan. Ebro iberiarra edo euskal izena izan daiteke. Deba izenean egon daitekeen “de” erroa zelten eremutik kanpo ere badago; izan ere, Kataluniako hizkuntzak gorde duela esan behar da. Iturria adierazteko darabilgu eta penintsulako iparralde osoan ikusten dugu, agian Kantabrian dagoen FuenteDe” jatorri berekoa izan daiteke. Edo Nerbioiren sorburua Ureta da eta amaieran Urbi dugu (…).

Bestalde, dokumentalak dio Mitxelena euskalduntze berantiarraren teoriarekin ados zegoela, eta hori ere gezurra da, filologo guztiek irmoki salatu beharko luketena (baina Elexpuruk eta beste bakarren batek baino ez dute egia defendatu). Ildo beretik, Joaquin Gorrochategui ETBko produkzio honetan alde dagoela agertu da. Berak bere filologiako ikasleei ez dagoela alde esaten die, baizik  eta dokumentalak bere hitzak txarto jaso zituela, bizitza osoan kontra egon delako. Dena den, orduan zergatik ez dio ETBri zuzentzeko esan sarritan errepikatzen duten dokumentala izanda?

Euskal filologia ofizialaren beste akats handi bat toponimiari eta hidronimiari bizkar ematea izan da. Toponimia, F. Zubiagak dioen moduan, gure arbasoen oihartzuna da, gehienbat izen horiek zaharrak direlako eta euskeraz ditugun erro asko, aran esate baterako, lurralde askorekin lotzen gaituela dirudielako; ez soilik penintsularekin (Aranda, Aranjuez…), Alemaniarekin ere: Arn-tal: aranaren arana izan daiteke, alemanieraz tal arana delako (T. Vennemann), Val d’Aran bezala. Edo atx-az-aitz erroa, hizkuntza askotako aizkorarekin eta toponimiarekin lotzen gaituena…

Euskal filologia ofizialaren hirugarren akats handia iberierari bizkar ematea izan da. Zenbaki iberiarrei buruz egondako eztabaidan J. Lakarra dugu hemengo ordezkari nagusienetakoa. Inolako ikasketarik ez duen batek badaki iberierazko ban (1), bi-bin, irur-kilu, laur, borste-bors, sei, sisbi, sorse, abar-bar (10), orkei (20?) eta erder (erdi) zenbakiak euskerarekin erabat lotuta daudela. Baina Lakarra jaunak egindako txostenean dio ez dagoela loturarik eta ez datozela bere teoriarekin bat.

Hemengo filologia ofiziala kolonizatua dagoela pentsatzeko azken arrazoi nagusia Iruña-Veleia dugu. Gai hau ulertu nahi dutenei Altamirari buruzko pelikula ikustea gomendatzen diegu, hemen bertan gertatutako gauza bera dugulako.

Batetik, Elizaren interesak: hango margoek Bibliak gizakiaren bilakaeraz esandakoa zalantzan jartzen zuten eta Iruña-Veleiak Elizak kristautzearen hastapenaz dioena zalantzan jarri du. Ez dugu ahaztu behar Eliseo Gil kanporatu zuen kultura diputatua Lorea Lopez de Lacalle zela eta bere gainean zegoena Rafa Larreina zela, biak Opusekoak.

Bestetik, Altamiran arkeologo frantsesen interesak kaltetzen ziren Laskaux baino zaharragoa zelako. Iruña-Veleian, berriz, EHUko Arkeologia Saila hemengo indusketa arkeologiko nagusitik kanpo zegoen eta berau bereganatu nahi zuen kosta ala kosta.

Bestelako berdintasuna: aurkitzaileen kalbarioa eta sufrimendua, bai Altamirako Marcelino Sautuolaren aldetik, bai Iruña-Veleiako Eliseo Gilen eta Oskar Eskribanoren aldetik. Marcelinok handik 17 urtera hil zen, gehienek bere kontra jarrita eta erabat isolatuta. Eliseok eta Oskarrek, ordea, 9 urte daramatzate Epaitegiaren mailukadaren zain. Izan ere, ia dena kontra dute: sistema judiziala, Eliza, unibertsitatea, Aldundia, eta hedabide nagusiak. Faltsuak direla sinistuko balute, haiek izango lirateke grafitoak datatzera bidaliko zituzten lehenak.

Hemengo filologia ofiziala kolonizatua dagoela pentsatzeko azken arrazoi nagusia Iruña-Veleia dugu. Gai hau ulertu nahi dutenei Altamirari buruzko pelikula ikustea gomendatzen diegu, hemen bertan gertatutako gauza bera dugulako

Haatik, desberdintasun batzuk ere badaude: euskera, suntsiketa, garaia eta Edward Harris. Hemen grafitoek Mitxelenaren teoriaren % 15 zalantzan jarri dute eta bere teoria eguneratzeko gai ez direnez (maila askoz baxuagoa dute eta) faltsutzat hartu eta azken 40 urte hauetako apunteak ez aldatzea erabaki dute unibertsitatean. Bestalde, Altamira ez zuten ukitu, baina hemen hondeamakina bi aldiz sartu dute eta balio handiko bi eremu suntsitu dituzte. Bigarren desberdintasuna da orain ez gaudela 1868an, XXI. mendean baizik eta, arkeometriak grafito asko datatzeko aukera ematen digula.

Azkenik, munduko arkeologorik famatuenak, Edward Harrisek, Gasteizera etorri, Eliseoren taldeko lana aztertu eta indusketak ondo eginda zeudela esan zuen. Izan ere, guztiz harritu zen datazioak nahiz auditoria ez egiteagatik, bai eta grafitoak Epaitegian ez egoteagatik, horrekin bakarrik kasua artxibatzeko arrazoia zegoelako.

Euskal filologia ofiziala kolonizatuta dagoela uste dugu, Espainiako interesen alde ari delako, gero eta argiago gainera. Gorrochateguik batez ere eta Lakarrak gutxiago, Espainiako Kultura Ministerioaren urte askotako proiektuetarako soldata paraleloak eskuratzen dituzte, zergatik? Iruña-Veleiako grafitoen analitikak hango Instituto de Patrimonio Cultural Españolen eta ez Europako laborategi prestigiotsuetan egin dira, zergatik? Euskera inguruko hizkuntzetatik isolatzea ez gaitu indartsuago egiten, ahulagoak baizik, ez al da horrela?

Euskeraren Jatorria Elkartea

Iruña-Veleiari egindako erasoaren 9. urteurrenean

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Iruña-Veleia auzia

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-16 | Iñaki Etaio
Iruñeko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


2018-07-15 | Jon Alonso
German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat zalantzarik; izan ere urtea emankorra izan da, eta makina bat ekitaldi, mota askotako, egin izan dira urtean zehar azken omenaldi hau arrakastatsua izan dadin; ez alferrik, prestaketa lanak duela urte eta erdi hasi ziren,... [+]


Besaulkiko tronutik

Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!

Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio,... [+]


Emakumeak, arraza eta klasea

Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea liburuan AEBetako emakumeen aurkako azpiratzea aletzen du, beltzak eta langile-klasekoak izateagatik areagotua. Liburuak badakar Lorea Agirrek Davisi eginiko elkarrizketa, non “beltzak” eta “euskaldunak” alderatzen dituen; hango azpiraketan arrazakeriak eta Euskal Herriarenean hizkuntza-zapalkuntzak duen zentraltasunagatik. Davisek ohartarazten du, dena den, ezin dela herri bateko errealitatea zuzenki bestera pasa, tokian... [+]


2018-07-15 | Itxaro Borda
Bron/Broen X

Duela bi aste, hamar hilabete berritzen pasa ondoan, San Izpiritu zubia ireki diete autobus eta beribil saldoei. Ziuntaz pasatzen dira, gauez eta egunez, dioxido partikulak airean hedatuz eta gure biriken sakoneraino barreiatuz.       

Telesaila nordikoz eta latino-amerikarrez hazi euskal idazlea naizenez, erraz imajina dezaket atmosferaren kutsaduraren biktima litekeen hilotz bat, zubiaren erdi erdian etzana, burua San Izpiritun eta zangoak Baiona Handi opulantean,... [+]


Fauna publikoa
Nola justifikatu diru-xahuketa

Jesus Lozak esaten baldin badu efizientzia ez dela zenbakitan bakarrik neurtzen, esplikatu beharko luke zer beste funtzio betetzen duen AHTk “behar bezala”. Baina esplikatu beharko luke serio, zeren Radio Euskadin eman duen azalpen honek brometakoa dirudi.


Angula ustelak

Ainhoa eta Inakik 40 miliun euro ordaindu beharko dituztela entzuna ginuen angula ustel ixtorio zerbaitengatik. Hainbeste diru pagatu behar izateko zer nolako kaltea egin ote dute Hego Aldeko euskaldun hautetsi hauek.


2018-07-11 | Gontzal Fontaneda
Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla esku osoaz uste dutenei

Botere politikoak, akademikoak eta mediatikoak azterketei uko egiten diete, baina benetakoak ez direla badakitela diote eta herritarren zati handi bati Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla sinestarazi diote. Eta ez dute teoriak eta iritziak besterik, ez dute batere frogarik aurkezten eta. Hauxe bai, irregulartasun-piloa egiten dute


Belarrifest

Pasaidazu txapa, maitea, azkenean ulertu dut-eta txistea. Aitortzen dut arinegi deskalifikatu nuela euskaltzaletasun zentralizazalearen jokaldi berri irudimentsua, “orain Belarriprest txapa euskaraz oso ondo mintzatzen diren baina hitz egin nahi ez dutenek ere eraman ahal izango dute, borondate onaren seinale”.


2018-07-11 | Santi Leoné
Hereditary

Harrigarria da, beraz, lan honek osatu duen kontsentsua: urteko film onena, dagoeneko; eta film “normal” onena ez bada, beldurrezko film onenetarik, dudarik gabe. Egun batzuetan, arrunt bakarrik sentitzen naiz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude