Euskal estatuari buruzko galdeketa egiteko 9.139 sinadura jaso dituzte Debagoienan

  • Erain Debagoiena elkarteak debagoiendarrak zoriondu nahi izan ditu, euskal estatuari buruzko galdeketa egiteko beharrezkoak ziren 6.500 sinadurak gainditu direlako, eta guztira, 9.139 sinadura jaso direlako. Herri bakoitzean finkatu dituzte botoa emateko tokiak, eta gaineratu dute aurrez botoa emateko aukera ere izango dela.

Goiena @goiena
2016ko maiatzaren 18a

Euskal estatuari buruzko herri galdeketa egin ahal izateko, Debagoieneko eta Aramaioko herritarren %10en sinadurak jaso nahi zituen Erain Debagoiena elkarteak, eta jakinarazi dute, beharrezkoak zituzten 6.500 sinadurak gainditu dituztela eta guztira 9.139 jaso dituztela. Horregatik, debagoiendarrak zoriondu nahi izan dituzte: "Debagoiendarrok, zorionak! 9.139 sinadura, 9.139 borondate, 9.139 zilegitasun lortu ditugu, azken bi hiletan Debagoienean eta Aramaion egindako sinadura-bilketan. Babes handia da hori ekimenarentzat, eta, zuen bultzadari esker, indarrez eta konfiantzaz helduko diogu ekainaren 5eko herri-galdeketari", esan du Erain Debagoiena elkarteko Lierni Olmedok.

Herri galdeketa horretan, herritarrek galdera hau erantzun beharko dute: izan nahi al duzu euskal estatu independente bateko herritar?

Bozkatzeko informazioa

Herri bakoitzak dagoeneko finkatu ditu botoa eman beharreko tokiak eta boto paperekin batera etxez etxe banatuko duten informazioan zehaztuko da guztia. Dena den, aurreratu dute ekainaren 5ean goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean bozkatu ahal izango dela.

Eta aurrez bozkatzeko aukera ere izango dela gaineratu dute: "Ekainaren 5ean bozkatzerik ez dutenek aurrez egiteko aukera izango dute, oro har, maiatzaren 21etik ekainaren 4ra bitarte (biak barne), beren herriko Gure Esku Dago eta Erain lokaletan, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara eta, asteburuetan, goizez ere bai. Herri batzuetan, auzoetara ere joango dira boto aurreratuaren bila". Edonola ere, etxez etxe banatuko duten informazio-orrietan emango dituzte xehetasun guztiak.

Hainbat ekitaldi

Ekitaldi ugari antolatu dituzte hemendik eta ekainaren 5era bitartean. Esaterako, gaur bertan Eskoriatzako Zaldibar antzokian hitzaldia izango da Anjel Oiarbideren eta Xabier Ezeizabarrenaren eskutik. Bertso saioak ere egingo dituzte, eta aurreratu dute baita ere kantu bat aurkeztuko dutela.

Gero, ekainaren 5a festa egun bat izatea nahi dute Erain Debagoienakoek. Horretarako, herri bakoitzean jai berezi egingo dute, baina oraindik antolatzen ari direnez, xehetasunak aurrerago emango dituztela azaldu dute.

 

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetan artxibatua: Gure Esku Dago

Gure Esku Dago kanaletik interesatuko zaizu...
Galdeketak egingo dituzte Urola Kostako zortzi herritan maiatzaren 7an

 “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?” galderari erantzun beharko diote Urola Kostako ondorengo herrietan: Azkoitia, Aizarnazabal, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako herritarrek. Maiatzaren 7an jarriko dituzte hautetsontziak.


Euskal Estatuaren alde egin dute Dima eta Bakaikuko biztanle gehienek

Dagoeneko 38 herritan burutu ditu galdeketak Gure Esku Dago dinamikak, eta 2017rako beste 111 iragarri ditu.


Erabakitzeko eskubideak ez du mugarik

Muga administratiboen gainetik, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen herri bat garela irudikatu dute Irun, Hendaia eta Hondarribiko herritarrek. Hiru herriotatik abiaturiko martxek bat egin dute amaieran, eta eskualde honetan ere herri galdeketak egiteko "akordioak eta baldintzak" adosten hasiko direla iragarri dute Gure Esku Dagoko kideek.


2016-06-06 | Xabier Letona
Indarrez lehertu da independentziaren lehen olatua

Bozkatzeko eskubidea zuten herritarren %30ek eman du botoa euskal estatuaz egin den galdeketan, eta hori oso emaitza ona da, kontuan hartuta halako galdeketa moldean gertatzen dena.


2016-06-05 | Xabier Letona
Herrien txanda da

Dena doa azkar gaur egungo munduan. Hiru urte dira Gure Esku Dago sortu zela 2013ko ekainean eta 2016ko ekainaren 5ean burujabetza eta independentziari buruzko lehen galdeketak egitera doaz Euskal Herriko 34 herritan. Zer girotan dator kontsulta? Zein emaitza izango ditu? Eta 2018a eta gero zer?


2016-05-20 | ARGIA
Sindikatu guztiek bat egin dute Goierrin Gure Esku Dagok ekainaren 5erako antolatutako kontsultekin

Herritarrei oro har eta bereziki langileei dei egin diete herri galdeketetan parte har dezaten. Beasaingo Igartza jauregian bildu ziren ostegunez eta adierazpen bateratua kaleratu zuten.


Gure Esku Dago: Oarsoaldeak 2017ko martxoaren 19rako iragarri du herri galdeketa

Gure Esku Dagoren dinamikari jarraiki, herri galdeketa iragarri du Demoarsok Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezon. Bertako herritarrek 2017ko martxoaren 19an dute hitzordua.


#NireEskuDago: sare sozialetara egokitutako bazkide kanpaina abian

#NireEskuDago traola erabiliz, herritarrak protagonista egitea, eta dinamikako bazkide izateko arrazoiak azaleratzea da Gure Esku Dago-ren kanpainaren helburua. Era berean, #NireEskuDago idatzirik agertzen den irudiak sarean zabaltzea proposatu dute dinamikako kideek.


Independentziari buruzko galdeketak: Azpeitian ekainaren 12an, Diman 19an

2018ra bitartean ahalik eta herri galdeketa gehien egitea da Gure Esku Dagok eskuartean duen erronka. Asteburuan galdeketak iragarri dituzte Azpeitian eta Diman. Lehenengoan ekainaren 12an egingo dute; bigarrenean ekainaren 19an, goierritarrekin batera.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude