argia.eus
INPRIMATU
Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaialdia Murgian igandean
  • Euskal Eskola Publikoaren XXII. Jaialdia egingo dute igandean Murgian (Araba). Bertara gerturatuko diren familiek kalitatezko eskola baten alde egingo dute, baita “hezkuntzan inbertitzea etorkizunerako bermea” dela aldarrikatu ere.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko maiatzaren 29a
EHIGEko kideak, Gasteizen emandako prentsaurrekoan (argazkia: naiz.info)

Eguneko jarduera guztiak euskaraz izango direla jakinarazi du Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak (EHIGE) asteartean Gasteizen emandako prentsaurrekoan. Izan ere, hizkuntza batez ere Araban “kalera” ateratzeko beharra ikusten dute.

Jaialdia igandean izango den arren, larunbatean ingurua ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dizkiote bertaratzen den edonori, Alberto Santos Murgiako eskolako aitak esan duenez. Jaiaren inaugurazioa igande goizean izango da, udaletxeko plazan.

Aurtengo jaialdiaren leloa Haziak indartu izango da. Santosen hitzetan, “pertsona batzuen indarrari esker eskola publikoa Europa mailako eredu” bihurtu izana goraipatu nahi da jaialdian.

Hainbat ekimen egingo dira egun osoan. Besteak beste, goizean Pirritx eta Porrotxen emanaldia izango da, eta arratsaldean Astalepo eta Betagarriren kontzertuak. Puzgarriak eta tailerrak ere egongo dira, baita kale antzerkiak ere. Informazio gehiagorako, EHIGEren webgunean aurki dezakezue egitaraua.

Murgiako ikasleek flashmob bat egin dute, hemen ikusgai.