argia.eus
INPRIMATU
Euskal Eskola Publikoak 28. edizioa ospatu du Errenterian
  • Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxea izan da lehen lerroan, ekainaren 2an. Sei gune prestatu zituzten euskal eskola publikoaren aldeko herritarrei ongi etorria egiteko.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 03a
Ekainaren 2an, Euskal Eskola Publikoaren jaia.

Maialen Oliberi Koldo Mitxelena ikastetxeko gurasoak baliabide gehien euskal eskola publikoarentzat beharko lukeela adierazi zuen. Oliberiren ustez, maila sozial desberdinetako familiak jasotzen ditu euskal eskola publikoak, sarea osatzen du eta sare horretan euskalduntzen dira ikasleak.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Hezkuntza Lege berri bat aurkezteko konpromisoa hartu zuen jaiaren hasiera ekitaldian. 27 urte ditu legeak eta Uriarteren ustez, hezkuntzan gauzak asko aldatu dira eta “XXI. mendeko aldaketak jasoko dituen” legea behar da.

29. edizioa Bastidan izango da eta Errenteriako jaian Arabar Errioxako ikasleek jaso dute lekukoa.