Euskal egunkarietan genero gaiek izandako bilakaera aztertzeko beka eman dute

  • Danele Sarriugarte Mochalesek, Kattalin Miner Perezek eta Maddi Altuna Galfarsorok jaso dute Martin Ugalde beka, Euskaldunon Egunkariak eta Berria-k genero gaietan izandako eragina ikertuko dute urtebetez.

(Arg.: Martin Ugalde Kultur Parkea)

2017ko azaroaren 09an - 15:59

Urtebeteko epea izango dute ikerlariek euren lana egiteko eta dokumentala ere kaleratuko dute. Beka maiatzean kaleratu zuten Berria Fundazioak, Elhuyar Fundazioak, Jakinek eta Martin Ugalde Kultur Parkeak eta asteazken goizean egin dute beka emateko ekitaldia. Denera 8.000 euro jasoko dituzte irabazleek.

Minerrek azaldu duenez mugimendu feministak Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n genero gaiek izandako bilakaera nola ikusi duten aztertuko dute; besteak beste eta elkarrizketekin egindako dokumentala osatuko dute. Miner eta Sarriugarte ARGIAren kolaboratzaile ere badira.

Ekitaldian Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan da eta "hurrengo erronka" komunikabideen artean sare bat sortzea dela nabarmendu du. Orain arte egindako urratsak ere azpimarratu ditu. Hala, Begira batzordeak Publizitate eta Komunikazio Ez-Sexistarako Kode Deontologikoa sortu du. Azken helburua "audientzia kritikoa" sortzea dela azaldu du Landaidak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


Eguneraketa berriak daude