argia.eus
INPRIMATU
Euskal herritarren ia herena kanpoan jaiotakoa da
  • Euskal Herriko biztanleriaren %28,5 bere lurraldetik kanpo jaiotakoa da Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak argitaratutako datuen arabera.

Ane Lusarreta 2014ko martxoaren 14a
Ipar Euskal Herriak eta Arabak daukate kanpoan jaiotako populazio proportzio handiena %42,6 eta %33,6rekin hurrenez hurren (Argazkia: Gaindegia).

Europan Luxenburgok baino ez du gainditzen atzerrian jaiotako herritarren proportzio hori: %40,9koa da han.

Euskal lurralde hartzaile nagusiak Ipar Euskal Herria eta Araba dira, kanpoan jaiotako populazioaren %42,6 eta %33,6rekin hurrenez hurren.

Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia dira, bestalde, Euskal Herrian zenbateko baxuenak dituztenak: %22,6 eta %26,5.

Biztanle mugimenduen proportzio horiek kausa ugari dituzte: Zuberoako biztanleen kopuruak behera egin du azken hamarkadetan; eta Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Araba populazio gorakada nabarmenean daude.

Ikuspegiren txostena

EAEko Immigrazioaren behatokiak aste honetan argitaratu du urtero ohi duen legez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan immigrazioari buruzko txostena. Ikuspegiren webgunean eskuragarri dago. Aurten krisi ekonomikoak immigrazioaren inguruko pertzepzioan nolako eragina izan duen aztertu dute bereziki.