"Euskal artean egon dira modernoa eta bertakoa izatearen kezka eta gogoa"

  • Joxean Artzek idatzitako Gure bazterrak poemaren hariari tiraka, Euskal Herriko artista handien lanbrotan ezkutatutako bazterrak arakatzen aritu da Ismael Manterola arte historialari eta idazlea. Lan horren emaitza bildu du Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean saiakera liburuan.


2017ko maiatzaren 17an - 15:09

Intuiziozko lana osatu du egileak bere hitzetan, eta Euskal Herriko arteari buruzko gogoetak hedatu nahi ditu. Baina xehetasun gehiago gurera ekartzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak egin dio elkarrizketa Manterolari.

Artikulu hau Arrosa Sareak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu gurera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Jone Erzilla
"Denok ditugu esperientzia estetikoak, baina oso zaila da hori museo batean gertatzea"

Denbora darama “ingurua intentsifikatzeko gai diren horiei” begira eta horiekin lan egiten saiatzen, horretarako gertu duenari arreta jarriz. Irudietatik, hitzetatik, argitik eta horiek espazioan agertzeko duten forma eta moduetatik egiten du lan, batez ere. Orain... [+]


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


Eguneraketa berriak daude