PSCk Hego Euskal Herriko kontzertu ekonomikoen aurka esandakoek eragindako kritikak

  • Nafarroako eta EAEko kontzertu ekonomikoak bertan behera uzteko Pere Navarro PSCren idazkari nagusiak egindako eskaera kritikatu egin dute alderdi guztiek, PSEk eta PSNk barne.


2013ko ekainaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pere Navarrok "pribilejiotzat" jo ditu EAE eta Nafarroako kontzertu ekonomikoak. (Argazkia: Radio Sabadell)

Pere Navarrok "pribilegio" gisa ditu EAE eta Nafarroako kontzertu ekonomikoak, eta horregatik eskatu du horiek kentzea. "Finantzaketa justua nahi badugu, Konstituzioan dauden pribilegioak kendu behar ditugu. Hitz egin ezazue euskal herritarra edo nafarra ez den edozeinekin, eta hori konpondu beharra dagoela esango dizuete", adierazi du Kataluniako sozialisten idazkari nagusiak.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du UPNk ez duela onartuko itun ekonomikoa ez errespetatzea, eta PPrentzat PSOEk Espainian duen "nahasmenaren" isla da PSCren proposamena.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Navarroren hitzak "oso larriak" direla dio. "Euskal autogobernuaren muina den alor bati eraso egin dio zuzenean".

Alderdi sozialistak ere ez ditu Navarroren hitzak babestu, ez PSEk, ez PSNk, ezta PSOEk ere. "Kataluniak dituen arazoak ez dira EAEko Kontzertuaren ondorioz sortu”, esan du Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak. “Arreta ez desbideratzeko” eskatu dio Navarrori.

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren hitzetan, "pribilejioa" aipatzen duenean Navarro "oker" dago. "Sozialista eta nafar gisa, autonomia fiskala eta dugun hitzarmena defendatzeko betebeharra dugu", gaineratu du.

Bestalde, PSOEko zuzendaritzak baztertu egin du Navarroren proposamena eta adierazi du Konstituzioaren erreformarako proposamenaren barruan ez duela kontzertuak bertan behera uzteko eskera sartuko.

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "astakeria" gisa jo du Navarroren eskaera. "Azterketa politiko baten ondorio baino, ezjakintasunarena izatea" espero duela esan du.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramaileak adierazi du kontzertua "eskubide" bat dela eta ez "pribilegioa".

Aralarrek "errespetu falta" egotzi dio Navarrori, eta esandakoa zuzentzeko eskatu dio.

UPyD soilik agertu da eskaeraren alde, EAE eta NAfarroako kontzertuak "herritarren berdintasuna apurtzen duten pribilegioak" direlako.

Ez da PSC izan EAE eta Nafarroako kontzertu ekonomikoan aurka azaldu den bakarra. Enrique Osorio Madrilgo komunitateko kontseilari ekonomikoak, adibidez, gogor kritikatu ditu Madrilen kontzertu ekonomikoak barne finantziaziorako Nafarroari eta EAEri ematen dizkien eskumenak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


Eguneraketa berriak daude