Imanol Olaizola: "Erokeria bat zela uste zuten gehienek, baina egin behar genuen zerbait zen. Euskal Herrian abesbatza tradizio handia genuen, baina orkesta aldetik nahiko txiroak ginen, Bilboko Orkesta bakarrik zegoen garai hartan (...) Horrela hasi ginen, hasiera batean herriz herri joanaz, hori baitzen gure egitekoa, zerbitzu bat eskaintzea".
Iñigo Alberdi: "Gure egitekoak argi ditugu: herrietara iritsi, mundura zabaldu, nazioarteko bihurtu alegia, eta gazteak biltzea. Noski, horrek lan handia eskatzen die gure musikariei".
(2007/02/19)