argia.eus
INPRIMATU
Euskadi Sarien oinarriak berrikusteko eskatu dio PSE-EEk Jaurlaritzari

2007ko ekainaren 28a

Isabel Celaa PSE-EEko legebiltzarkideak Euskadi sarien oinarriak berrikusteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari eta Fernando Aranburu eta Francisco Javier Irazoki idazleek sarietan ezin parte hartzea salatu du. Euskadi sarietan parte hartzeko ondorengo baldintzetako bat bete behar da: EAEn bizitzea, EAEn kokatutako literatur elkarteren bateko kide izatea edo Euskal Editoreen Elkarteko edo Euskadiko Editoreen Gremioko argitaletxe batekin argitaratzea. Fernando Aranburu donostiarra da baina Alemanian bizi da. Francisco Javier Irazoki lesakarra berriz, Frantzian bizi da. Bietako inor ez da EAEko literatur elkarteren bateko kide eta euren argitaletxeak Madril eta Bartzelonakoak dira.