Bazka literatur aldizkari elektroniko sortu berriak Euskadi Sarien inguruko bi artikulu jaso ditu. Batetik, Itsasoa ontzian atalean Oier Guillan idazleak -Utikan Euskadi Sariak manifestuaren sinatzaileetako bat da- Hautsi baten parte iritzi artikulua idatzi du eta bestetik, Datutegia sailean sarion inguruko hainbat datu kontsulta daitezke. Bazka aldizkariaren zuzendaria Gorka Arrese da eta kontseilu editoriala Xabier Bordak, Oier Guillanek, Koldo Izagirrek eta Josu Landak osatzen dute.