argia.eus
INPRIMATU
Euskadi Sariak, adostasunetik urrun (J.M. Mendizabal, P. Rekalde, M. Hernandez eta P. Aristi)

2007ko maiatzaren 30

Mendizabalek eta Rekaldek Utikan Euskadi Sariak manifestua sinatu dute, Hernandezek eta Aristik ez. Bihar (31) argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskadi Literatura sarien arau-oinarriak.

Juan Mari Mendizabal: "Sarien arau-oinarrietan aldaketak izanez gero ere, nik ez nuke jarrera aldatuko. Arazoa oinarriena baino zabalagoa eta sakonagoa da. Beste osagai batzuk dira ohiturak, jokabideak, nagusikeria, aurreiritziak, fobia-zaletasunak, klase askotako interesak, eta abar".

Paddy Rekalde: "Ez dut neure burua ikusten inoren aurrean belauniko, 'gustatzen zaio berorri nire lana?' esaten. Beraz, zergatik sinatu manifestu hura? Mezu hartan esan bezala, sari guztien kontra egoteaz gain, uste dut jeltzaleen atzaparkada luzea dela horretan ere... Beraz, txori bi tiro batez jo".

Mikel Hernandez Abaitua: "Ni bat nator Joseba Gabilondok azken hitzaldian egin zuen proposamenarekin: beste alor batzuetan egiten den modura –ikus-entzunezkoetan batez ere– eman daitezela sariak, akademiakideen botoen arabera. Idazleen akademia Euskal Idazleen Elkartea litzateke".

Pako Aristi: "Nik, funtsean, bi aldaketa nagusi ezarriko nituzke: batetik, gaztelaniazko saria kendu egingo nuke, eta euskarazko lanak soilik saritu, narratiboan, poesian, antzerkian, saiakeran, kazetaritzan eta dibulgazio liburuetan. Bestetik, epaileen lana indartuko nuke, seriatu, liburu guztien jarraipena eta gehienen irakurketa burutuko lukeen komisio bat sortuz".

(2007/05/30)