argia.eus
INPRIMATU
Euskadi nazioa da
Maite Goizueta Iaben 2025eko ekainaren 13a

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik, arduratuta nago: Euskal Nazioa, edo Basque Nation izango da? Izan ere:

    • Agirre Lehendakaria CENTER
    • Basque Center On Cognition Brain and Language 
    • Basque Culinary Center
    • Bilbao Exhibition Center
    • SSIFF (San Sebastián International Film Festival)
    • Consorcio Científico Tecnológico Vasco / Basque Reserarch and Technology Alliance
    • Urdaibai Bird Center International Airport For Birds
        ◦ Salidas
        ◦ Departures
        ◦ Abiadak (azkena eta ia ikusten ez dela)
    • Multiverse Computing 
    • Women Winter Series
    • Dantz Network Congress
    • DanobatGroup
    • BasQ – Basque Quantum
    • Smart Mobility Industry
    • BBK Live
    • Mubil Center
    • Bilbao Iron Cup Jai Alai League
    • The Quantum Tower
    • Bilbao Basque Fest
    • Bilbao-Gernika Running
    • Mondragon Healt 
    • Legazpi Winter Pride
    • Donostia Innovation Challenge
    • Donostia Innovation Campus
    • Umbra Ligth Festival
    • Basque Automotive Manufacturing Center (BAM)
    • Basque Circular Summit 2025. Time For Action (Kongresua)
    • Basque Ecodesign Center (enpresa pribatuak eta Eusko Jaurlaritza)
    • Basque Green Talent 
    • Basque Circular Forum 
    • Basque Food Cluster 
    • Basque Trade & Investmen / Agencia Vasca de Internacionalización
    • Basque Circular HUB
    • … zerrenda oso luzea da

Gehiegi eskatzea al da, eta bereziki dirulaguntza publikoa jasotzen dutenei, euskara erabiltzea?

Errotulazioak garrantzi handia du hizkuntza bat suspertzeko eta erabileran aurrera egiteko bidean. Kalera irten eta gure begiek ia dena erdaraz dagoela ikusteak, erdaraz mintzatzera bultzatzen gaitu.

Gure herri eta hirietako merkataritzako, ostalaritzako, eta abarretako errotulazio gehien-gehiena erdara hutsez dago.

Denok ditugu ardurak.

Maite Goizueta Iaben