Euskadi Literatura Sariak: Jon Sudupe, Iban Zaldua eta Xabier Olaso irabazle

  • Eusko Jaurlaritzak jakinarazi ditu aurtengo Euskadi Sarien irabazleak saiakera eta haur eta gazte literatura alorretan.

ARGIA @argia
2013ko urriaren 22a
Jon Sudupek irabazi du euskarazko saiakeraren ataleko saria (argazkia: Deia).

Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean irakur daitekeenez, Jon Sudupek irabazi du euskarazko saiakerari dagokion saria Oi, Europa! lanarengatik.

Ainhoa Larrañagak, Xabier Aierdik, Juan Garziak, Maria Jesus Panchok eta Simon Peñak osatutako epaimahaiak landutako "gaiaren interesa", obraren "garapen luze eta koherentea", egindako ikerketa eta dokumentazio lan handia eta idazkera egoki eta "naturala" bezalako merituak ikusi dizkio hainbat filosofok Europari buruz esandakoa jasotzen duen obrari.

Lehenago Unamuno saiakera saria ere irabazia zuen lan berdinari esker.

Zaldua irabazle gaztelaniaz

Iban Zalduak irabazi du gaztelaniazko saiakera saria, Ese idioma raro y poderosorengatik.

Daniel Innerarity, Beñat Arginzoniz, Juan Manuel Díaz de Gereñu, Ana Iriarte eta Santos Zunzunegi epamahaiko kideek azpimarratu dute Zalduaren saiakerak azken hamarkadetako euskal literaturari egiten dion errepasoa. "Lan pertsonala da, gaztelania egoki eta arinean idatzia, eta proposatzen dituen ideien inguruan eztabaidarako gonbidapena egiten du", epaimahaiaren ustez.

Liburu horretan Zalduak euskaraz diharduen idazle batek hartu behar dituen erabaki garrantzitsuenei buruzko azalpenak eman ditu.

Xabier Olasok haur eta gazte literaturakoa

Azkenik, Xabier Olasoren Tximeletrak saritu dute haur eta gazte literaturako modalitatean. Haurrentzako poema liburu hori "euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu eta berrikuntza poetiko jostarinarekin datorkigu", epaimahaiaren iritziz.

Gaztelaniazko haur eta gazte literaturako saria eman gabe gelditu da. Patxi Zubizarretak, Mikel Aierbek, Rosario Alzak, Elisabet Masek eta Itziar Zubizarretak osatutako epaimahaiak obra gutxi aurkeztu direla eta aurkeztutakoek kalitate nahikorik ez zutela iritzita hartu du erabaki hori.

Saritu guztien zerrenda eta epaimahaikideen arrazoiak osorik irakur ditzakezu Irekiak eskaintzen duen dokumentuan (PDF).

Kanal hauetan artxibatua: Euskadi Sariak  |  Eusko Jaurlaritza

Euskadi Sariak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-12 | ARGIA
Leire Bilbao eta Matias Mujika saritu ditu Eusko Jaurlaritzak

Euskadi Literatur Sarien aurtengo edizioko azken irabazleak zein diren jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, haur eta gazte literatura eta itzulpenaren arlokoak.


2016-10-13 | ARGIA
Uxue Alberdik eta Mitxelko Urangak jaso dituzte Euskadi Sariak

Haur eta gazte literaturako saria eta saiakera saria irabazi dute, hurrenez hurren, Alberdik eta Urangak euskarazko alorrean. Fernando Mikelarenak 1936ko errepresioari buruzko lanagatik jaso du gaztelaniazko saiakerarena eta ilustrazioarena Mikel Casalek.


Shakespeare euskaratu duen Juan Garziarentzat itzulpengintzako Euskadi Saria

Juan Garziak euskarara itzulitako William Shakespeareren Sonetoak lanak irabazi du aurtengo itzulpen alorreko Euskadi Saria.


Mikel Peruarenak uko egin dio Euskadi Literatura Sariari

Mikel Peruarena Ansaren Su zelaiak (Susa) nobelak irabazi du aurtengo Euskadi Literatura Saria euskarazko atalean. Ereñotzuko idazle eta kazetariak uko egin dio sariari.


Literatura albiste den aste (ia) bakarraren kronika

Euskadi Sariak, Literatura Nobel Saria eta Espainiako Literatura Saria banatu dituzte aste berean. Serio, kontraprogramazio hau ez da ona literaturarentzat. Eta ez da beharrezkoa mota honetako albiste guztiak hiru egunetan gastatzea.


2013-10-29 | ARGIA
Saizarbitoriaren 'Martutene' Literaturako Euskadi Saria

Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene nobelak irabazi du Literaturako Euskadi Saria. Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek irabazi dute itzulpenekoa Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak euskaratzeagatik.


2012-10-31
Canoren ‘Twist’ nobelak irabazi du Euskadi Saria

Harkaitz Canok irabazi du euskarazko narratibako Euskadi Saria, iaz argitaratu zuen Twist nobelarengatik. Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa, tortura eta erailketan oinarritutako eleberria da Twist, gertakari errealak fikzioaren “ispilu deformante”-aren bidez kontatzen dituena. Canok Euskadi Saria irabazten duen bigarren aldia da. Lehenago, Belarraren ahoa nobela laburrari esker jaso zuen 2005ean.


2012-10-30
Euskadi Sariak banatu dituzte saiakera, itzulpen, haur-gazte literatura eta ilustrazio alorretan

Saiakera, itzulpen, haur eta gazte literatura eta ilustrazio alorretako Euskadi literatura Sariak banatu dituzte gaur. Inazio Mujika; Xabier Olarra eta Arantzazu Royo; Iban Zaldua; Iban Barrenetxea; eta Sara Morante izendatu dituzte irabazle, gaur goizean jakinarazi denez.


"Nobelagilea gupidagabea da, makurra, gaiztoa, zikina"

Etxe dotore bat, higatutako harremanak eta halako lasaitasun estu bat giroan. Donostia. Martutene. Ramon Saizarbitoriaren azken nobela da jarraian datorren elkarrizketako gai nagusia. Hariari tiraka ordea, idazleak beste hainbat gairi buruz dauzkan iritziak azaldu dizkigu.


Euskadi Sarietako lokatzetatik, ondorio batzuk

Joseba Sarrionandia “garbi” dago eta jaso ditzake Euskadi Saria irabazteagatik dagozkion 18.000 euroak. Hala esan du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak joan den astean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren bedeinkazioa jaso ondoren. Baina aurtengo edizioko polemikatik landa, ondorio zabalagoak ateratzeko balio beharko luke gertatutakoak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude