ETBko langile batzordeak zuzendaritzaren "politika merkantilista" salatu du. Izan ere, hainbat kultur saiorekin egin bezala, "Euskadi Directo" albistegia kendu dute programaziotik. Langile batzordearen ustez informazio eta komunikazio eskaintzak "ETBren zerbitzu estrukturala izan beharko luke".