argia.eus
INPRIMATU
“.eus” ekainaren 21etik aurrera sarean
  • 90 eragile aintzindarik ekainaren 21etik aurrera  .eus domeinua erabili ahal izango dute. Publiko orokorrari, berriz, euskararen egunean –abenduaren 3an– zabalduko zaio domeinua erabiltzeko aukera. .eus domeinuaren nondik norakoak aurkeztu zituzten Bilbon larunbatean, izen bereko fundazioko kideek.

Ane Lusarreta 2014ko apirilaren 28a
PuntuEus fundazioko kideak Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. (Argazkia: Deia)

Euskara interneten sustatzeko proiektuari duela sei urte eman zitzaion hasiera. PuntuEus fundazioko kide Iratxe Esnaolak adierazi duenez, orain arteko bidea “mugarri garrantzitsuz” betea izan den arren, hemendik aurrera hasiko da proiektuaren faserik garrantzitsuena, erabilera “gizarteratu” egingo baita.

Lehen sei holabeteetan euskara eta euskal kulturaren inguruan erreferentzialtasuna duten webguneek erabili ahal izango dute era eskusiboan. Atariaren sustapena egin nahi dute horrela.

Hasierako fase horretan parte hartuko duten 90 eragileek ekarpen ekonomiko berezia egin beharko dutela adierazi dute fundazioko kideek: 300 euro norbanakoek, 500 euro eragileek, 3.000 euro instituzio publikoek eta 5.000 euro enpresa eta hedabideek.

Ekinaren 12tik aurrera euskal komunitateari lotutako enpresa, elkarte eta instituzio publikoei zabalduko zaie domeinuaren erabilera.

Eta azkenik, euskararen egunean, abenduak 3, PuntuEus-en filosofiarekin bat egiten duen edonork eskatu ahal izango du domeinuaren erabilera. Euskarazko edo euskarari buruzko atariak izan beharko dira, beti ere.

Joan Mari Torrealdai fundazioko kideak adierazi duenez “lehen mailako domeinua izango da .eus, gainerako guztien pareko”, Lander Muñagorrik Berriarako jasotako hitzak dira hauek.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketa hemen entzungai (35:11)