Europaz hausnartzeko hitzaldi bira egingo du Askapenak

  • Maiatzaren 23an hasi eta ekainaren 2ra bitartean Euskal Herriko hainbat txokotan hitzaldiak antolatu ditu Askapenak. Europar Batasunaren inguruko kritika zabala den arren, ezjakintasuna handia dela ondorioztatu dute.  Azken aldian Askapenak begirada Europan du eta egoeraren aurrean, auziaz jarduteko hitzaldiak iragarri dituzte. Gonbidatu berezien laguntzaz, egungo egoeraz hausnartuko dute. 

Askapenako kideak aurkezpene ekitaldian

2018ko maiatzaren 18an - 12:26

Mezu argia zabaldu dute prentsari bidalitako oharrean. Herritarrei burujabetzaren garrantziaz ohartarazi die, eta egungo egoera zailaren aurrean, “tresnak” behar direla nabarmendu dute: “Herriok ez dugu burujabetzarik, egun. Ez dugu gure klase interesak defendatzeko tresna egokirik, eta gure artean borrokatzera bultzatzen gaituzte, bai gerra inperialistetan, bai gure herrietan, xenofobia, arrazismoa eta lehiakortasuna sustatuz. Eliteek zapaldurik nahi gaituzte, geldi eta isilik, burujabetzarik gabe, geure baliabideen kontrolik gabe”

Bost gonbidatuk hartuko dute parte hitzaldi biran: Arnau Carné (Endavant, Herrialde Katalanak), Errikos Finalis (KOE, Grezia), Christine Gerber (interventionistiche Linke, Alemania), Marta Collot eta Lorenzo Trapani (EuroStop, Italia), eta Alexey Albu (Borotba, Donbass). Europako herrialde ezberdinetatik etorritako kide ezberdinekin, Europar Batasuneko eraginez hitz egiteko parada izango dute parte-hartzaileek. Horrez gain,  hitzaldiek Europako ezkerrak etorkizunari begira dituen erronken inguruan hausnartuko balioko dute .

Honako hau da egitaraua, herriz-herri:

Maiatzak 23:

- Donostian 19:00etan Marruma taberna

Faxismoari aurre egiten Europan

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

- Bilbo ( Lekua zehazteko)

Europar Batasunaren bihotzetik erresistentzia oihuak

Christine Gerber (Interventionistiche Linke, Alemania)

Maiatzak 24:

- Erromon 19:00etan Kultur etxean

Faxismoaren gorakada Europan

Marta Collot - Lorenzo Trapani (EuroStop, Italia)

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Christine Gerber (Interventionistiche Linke, Alemania)

Maiatzak 26:

- Altsasun Gure etxea eraikinean. Bi hitzordu:

Ordezkari guztiekin mahai ingurua

11:00 - Europar Batasunean burujabe?

17:00 - Inperialismoak milaka aurpegi ditu

Maiatzak 29:

- Gasteizen 19:00etan Landatxo aretoan

Europar Batasunaren aurkako esperientziak

Marta Collot - Lorenzo Trapani (EuroStop, Italia)

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Arnau Carné (Endavant, Herrialde Katalanak)

Maiatzak 30:

- Arrasaten 18:30etan  Irati Topalekuan

Gerra Europaren bihotzean

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Ekainak 1:

- Iturraman 19:00etan Erletokietan

Inperialismoari aurre egiten

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Ekainak 2:

- Iruñean 17:00 Baratxurien plazan (Alternatiben Herria)

5 errezeta burujabetza prozesurako

Alexey Albu (Borotba, Donbass)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude