Europarlamentuak ezetz esan die kutsatzaile hormonalak definitzeko Batzordearen irizpideei

  • Estrasburgon egindako saioan, Eurolegebiltzarrak ezetz esan dio kutsatzaile hormonalak definitzeko Europako Batzordeak –saiakera askoren ostean–  aurkeztutako irizpide sortari. Batzordearen testuak zientzialari ugariren kritikak jaso ditu, hala nola Europa osoko talde ekologista eta kontsumitzaile elkarteenak, herritarren osasuna babesteko nahikoa ez delakoan.

Unai Brea @unaibrea
2017ko urriaren 05a
Besteak beste pestizidetan zer substantzia debekatu erabakitzeko baliatuko da kutsatzaile hormonalen definizio berria. (Arg.: elherbolario.com)

389 eurodiputatuk bozkatu dute Batzordeak lau urte eta erdiko atzerapenez aurkeztutako proposamenaren aurka, eta 235ek alde. Honenbestez, disruptore endokrino edo kutsatzaile hormonalen definizio-irizpide berriak garatu eta ostera ere Parlamentuari aurkeztu beharko dizkio Bruselak. Behin irizpideok onartuta, haien arabera disruptoretzat sailkatutako substantziak ezin izango dira gehiago erabili pestizida eta herbiziden osagai modura. Espero da debekua beste kontsumo-artikuluetara zabaltzea ondoren: jantziak, jakien estalkiak, kosmetikoak… Zientzialariak aspalditik ohartarazten ari dira nonahi daudela gaitz larri askoren eragile izan daitezkeen konposatu horiek.

Sistema endokrinoa aztertzen duten medikuen nazioarteko elkarte batzuek publikoki agertu dute kezka Europako Batzordeak proposatutako definizioa dela-eta, oinarri zientifiko eskasekoa eta herritarren osasuna babesteko ez-nahikoa delakoan. Izan ere, proposamenak baldintza gehiegi ezartzen du substantzia disruptore endokrinotzat jo ahal izateko.

Bestalde, aurkeztutako proposamena legez kanpokotzat jo dute berriki zabaldutako bi txosten juridikok. Arrazoia da proposamena osatzeko Batzordeak bere kasa moldatu duela Europako hiru erakundek (Batzordeak berak, Eurolegebiltzarrak eta Europako Kontseiluak) kontsentsuz osatutako araudi bat. Zenbait iturriren arabera, lege-urratze hori izan da Legebiltzarraren gehiengoak ustekabean eman duen ezezkoaren zergatia.


Kutsatzaile hormonalak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-08 | Unai Brea
"Ebidentzia nahikoa dago kutsatzaile hormonalen kalteez, garaia da neurriak hartzeko"

Nicolás Olea medikuntza katedradunak hamarkadak daramatza disrupzio endokrinoa aztertzen. Hau da, gure sistema hormonalean eragiten duten eta nonahi ditugun substantziez du ardura. Osasun publikoko arazo handi horri behar bezalako irtenbiderik ez ematea salatzen du, eta mezu horrexekin etorri zen Bilbora iragan irailaren 25ean.


2017-09-26 | Unai Brea
"Ebidentzia nahikoa dago kutsatzaile hormonalen kalteez, garaia da neurri ausartak hartzeko"

Irailaren 25etik 28ra egingo da, Bilboko Mediku Zientzia Akademiak antolatuta, Medikuntza Astearen 44. edizioa. Aurtengo goiburua Osasuna eta kutsadura: Epidemia isila da. Lehenbiziko hizlaria Nicolás Olea Granadako Unibertsitateko medikuntza katedraduna eta disrupzio hormonalean Europako aditu handienetakoa izan da. ARGIArekin hitz egin du hitzaldia hasi aurretik.


Ezin bada jan, ez eman

Oso mantso, eta populazioaren zati batek baino ez bada ere, badirudi gehiago begiratzen dela zer eramaten den ahora. Elikagaiak non eta nola landu dituzten jakin nahi dugu, sabelean zein osagai sartu ditugun jakitun izan nahi dugu.  Aldiz, larruazalaren bidez odoleraino zer sartzen ari garen ez dakigu. Ez dakigu hidratatzaileak zer daukan, azazkalak margotzeak zer ondorio dituen, ilea garbitu digun xanpuak zer duen eta nora doan. Petroliotik eratorritako osagaiak dira asko, eta... [+]


2017-07-05 | Unai Brea
Kutsatzaile hormonalak definitzeko irizpideak: berandu eta eskas

Hainbat urteko atzerapenez, eta Europako Batzordeak proposamenaren zirriborroa maiz aldatu eta gero, kutsatzaile hormonalak identifikatzeko irizpideak onartu dituzte EBko estatu kideek. Talde ekologistek eta zenbait zientzialari elkartek kritikatu dute araudiak ez dituela behar bezala babestuko osasuna eta ingurumena.


Etxeko botikina, kutsadura iturri

Azken hamarkadan egindako ikerketek azaleratu dute ibaietan aurkitutako sendagai arrastoek animalia eta landareengan dituzten ondorio kaltegarrien arazoa. Ikertzaileak larrituta daude uretan nahastutako kutsatzaileen eta medikamentuen nahasketaren epe luzeko esposizioarekin.


2016-10-12 | Unai Brea
A bisfenola susmopeko konposatua elikagai-ontzietatik kanpo nahi du Europako Parlamentuak

Europako Legebiltzarrak eskatu du elikagaiak gordetzeko ontzi guztietan A bisfenol izeneko konposatua debeka dadila. Era berean, elikagaien ontziratzean erabiltzen diren substantzia kimikoak zorrotzago arautzea galdatu dute europarlamentariek.


Hormona sistema kaltetzen diguten 33 pozoi daramatzate fruitu eta barazkiek

Ekologistak Martxan elkarteak jakinarazi du Espainiako Estatuan herritarrek kontsumitzen dituzten fruitu eta barazkiek beren mamian daramatzatela gutxienez 33 disruptore endokrino, gizakiei gaixotasun larriak eragiten dituztenak. Hamar elikagai kutsatuenen taula ikusgarria ere argitaratu dute.


2016-04-24 | Unai Brea
Berandu eta herren dator Europatik babesa

90eko hamarkadaren hasieratik dakigu inguratzen gaituzten konposatu kimiko sintetikoetako asko kutsatzaile hormonalak direla. Gure sistema endokrinoa engainatu eta gaitz ugari eragiten dute: ugalketari lotutako nahasmenak, minbiziak, diabetesa... Zientzialariek aspaldi alarma jo zuten arren, halako substantzietarako behar bezalako araudirik gabe gaude oraindik Europar Batasunean; ez luzerako, zorionez. Ondoko lerrootan kontatuko dizuegu nola lortu duten produktu kimikoen eta pestiziden lobbyek... [+]


Eguneraketa berriak daude