"Europara iristen diren etorkinak superheroiak dira"

  • Asteartean Kataluniako poliziaren sarekadan hildako lagun senegaldarraren heriotzak eztabaida handia sortu du. Kataluniako Espacio del Immigranteko kide Estafania Quilez elkarrizketatu dute Info7 irratian.


2015eko abuztuaren 14an - 12:16
Etorkinak kalera atera dira asteartean Salouen gertatu zen hilketa argitu dadila eskatzeko (Argazkia: El Diario)

Nahiz eta hilketaren autoretza Mossoei leporatzeko froga sendorik ez dagoen,  Quilezek poliziaren bertsio ofiziala ezbaian jarri du, bere ustez atxilotutakoa immobilizatzerako orduan ezin baita paretarik ez daukan balkoi batean egin.

Quilezek gaineratu du hildako lagunaren jatorri senegaldarra medio, dudak sorrarazten dizkiola astearteko gertakariaren “boom mediatikoak” zenbat iraungo duen.

Europan ere bizitza prekarioa

Espacio del Immigranteko kideak esan du, etorkinak Europan demokrazia dagoela pentsatzen dutela:  “Ezin dute imaginatu ere egin baldintza txarretan bukatuko dutela”

Saltzaile ibiltariek hilean irabazten dituzten 50 edo 100 euroen erdia beraien jatorrizko etxeetara bidaltzen dituztela esan du Quilezek, beren senideek ez baitakite zein baldintza prekarioetan bizi diren. Guzti honi paperik gabe egotearen egoera legal kezkagarria gehitu behar zaio.

Etorkinen papera goraipatu du Quizalek eta daramaten bizitzarengatik, “Superemakume eta supergizon” bezala kontsideratu ditu. Etorkinen aurkako poliziaren krudelkeria salatzeaz gain, immigrantea “subjektu politiko gisa” kontsideratu behar dela uste du Quizalek.

Espacio del Immigrante taldearen helburua etorkin eta komunikabideen arteko zubia egitea da, besteak beste, etorkin berari eman behar baitzaio hitza.

Etorkinen aurkako jazarpena

El diario egunkariak “Top mantan” aritzen diren bi lagun elkarrizketatu ditu: Izen faltsua ematen duen paperik gabeko etorkin batek dio “Bizirauteko alternatiba bakarra, lapurtu edo droga saltzeaz aparte, “mantan” ibiltzea da”.

Egunerokotasunean poliziatik ihesi ibiltzea da “Omar” senegaldarraren errutina: osasun zentro batean medizinak eskatu behar izan zituen poliziaren jazarpenak lo egiten uzten ez ziolako.

Salmenta ibiltaria kartzelarekin zigortuta

Pasa den uztailaren 1ean indarrean sartu zen Mozal Legearen 153.3 artikuluak dio: ”produktu faltsifikatuen salmenta ibiltaria sei hilabetetik bi urtera bitarteko kartzelarekin zigortua izango da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude