Piztu Ezazu Argia 970x90

Europar Batasuneko nekazaritza politika berria, laborarientzat mehatxua

2012-09-19
alde 0    kontra 0
COAGeko kideak atzo Madrilen.

Mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako COAGek, EHNE-Bizkaia partaide duen Espainiako Estatuko nekazarien koordinadorak. Helburua: Europar Batasuneko erakundeetan eztabaidatzen ari den Nekazaritza Politika Komunaren proposamena geldiaraztea. COAGen ustez sektore asko mehatxatzen ditu mahai gainean dagoen proposamenak.

Koordinadorako kideek atzo Madrilen adierazi zutenez, herrialde garatuetaraino iristen ari den elikadura krisiaren erdian egonda, "suizida" da Nekazaritza Politika Komun hori indarrean jartzea, laborantzaren zati handi bat desegitea lekarkeelako.

Elikaduraren alorrean burujabe izan ordez menpeko izateak janariaren prezioak epe ertainera garestitzea dakarrela ere gogorarazi zuten; eta laborantzarako beharrezkoak diren gasoil, ongarri eta argindarraren garestitzea salatu zuten, animalien pentsuek izan duten gorakada azpimarratuz.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: baserribizia.info
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2432
 
azala2431

2433 zenbakia.
2014ko urriaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys