Europar Batasuneko nekazaritza politika berria, laborarientzat mehatxua

  • Mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako COAGek, EHNE-Bizkaia partaide duen Espainiako Estatuko nekazarien koordinadorak. Helburua: Europar Batasuneko erakundeetan eztabaidatzen ari den Nekazaritza Politika Komunaren proposamena geldiaraztea. COAGen ustez sektore asko mehatxatzen ditu mahai gainean dagoen proposamenak.


2012ko irailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
COAGeko kideak atzo Madrilen.

Koordinadorako kideek atzo Madrilen adierazi zutenez, herrialde garatuetaraino iristen ari den elikadura krisiaren erdian egonda, "suizida" da Nekazaritza Politika Komun hori indarrean jartzea, laborantzaren zati handi bat desegitea lekarkeelako.

Elikaduraren alorrean burujabe izan ordez menpeko izateak janariaren prezioak epe ertainera garestitzea dakarrela ere gogorarazi zuten; eta laborantzarako beharrezkoak diren gasoil, ongarri eta argindarraren garestitzea salatu zuten, animalien pentsuek izan duten gorakada azpimarratuz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude