argia.eus
INPRIMATU
Eskuin muturreko koalizioa sor dezakete Le Penek eta Wildersek
  • Koalizioa osa dezakete Frantziako Front Nazionalak eta Herbeheretako VVD eskuin muturreko alderdiak, 2014ko maiatzeko Europako Parlamentuko hauteskundeei begira.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko urriaren 16a
Le Pen eta Wilders, hurrenez hurren.

Mugimendu “euroeszeptikoa” da eratu nahi dutena. Horretarako, Frantziako Fronte Nazionala eta Herbeheretako Askatasunaren Aldeko alderdiak ez ezik, gainontzeko herrialdeetako eskuin muturreko alderdien babesa bilatzen dute.

Alderdi populistek eta ultra eskuindarrek, baina, ez dute begi onez ikusten koalizioa.

Europako Parlamentuan Existitzen da jada Europar Batasunaren kontrako alderdi bat, Askatasunaren eta Demokrazioaren Aldeko Europa, hain zuzen ere.

Askatasunaren eta Demokrazioaren Aldeko Europako lehendakariorde Nigel Faragek uste du talde euroeszeptiko berri bat antolatzea “kaltegarria” litzatekeela. izan ere, euroezeptikoen botoak banatuko lituzte.

Le Pen eta Wilder, koalizio arrazista bat sortu nahian

Europaren kontrakoa izan ez ezik, arrazista ere izango da Fronte Nazionalaren eta Askatasunaren Aldeko alderdiaren artean sortutako taldea –beti ere, eratzen bada–.

VVD alderdiko buru Geert Wilderrek Adolf Hitlerren Mein Kampf  liburuarekin konparatu izan du korana, burka debekatzearen alde dago, eta “fundamentalista islamiarrak” Europatik kanporatzearen alde dago.

Fronte Nazionaleko Le Penek adierazi du ez duela “ezer” islamaren kontra. Dena den, “etorkin musulmanen luizia” kritikatu du, eta islama gizartean egotearen aurkaz azaldu da.