Asteburu honetan plazaratu ditu Sortuk oinarri ideologikoen inguruko eztabaidaren emaitzak. Zenbait hilabetez luzatu den eztabaida prozesu honetan ika-mika handiena sortu duen puntua Europar Batasunarekiko jarrerari buruzkoa izan da ezbairik gabe. Asteburuan plazaratutako ondorio nagusi bat utzi digu: Euskal Herrian ez da indar politikorik Europar Batasunaren eredu kapitalistari aurre egiteko gaitasun eta proposamenik duenik.