Europar Batasuna haserre, AEBetako inteligentziak bere bulegoak zelatatu zituela argitaratu ostean

  • Europar Batasunak (EB) azalpenak eskatu dizkie AEBei, herrialde horretako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA ingelesezko sigletan) egindako entzuketengatik.


2013ko uztailaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Protesta bat Alemanian, AEBen espioitza salatzen.

Der Spiegel astekari alemaniarrak argitaratu duenez, EBren eta NBEren komunikazioetan espioitza lanak egin ditu AEBetako segurtasun agentziak. Besteak beste, Bruselan, New Yorken eta Washingtonen EBk dituen bulegotetan sartu zen NSA, baita barne-sare informatikoetan ere.

Entzuketak Alemanian

Alemaniako Justizia ministro Sabine Leutheusser-Schnarrenberger atzo mintzatu zen informazio horiei buruz eta Vilaweb atariak jaso ditu haren esanak: “Nekez esplikatu liteke horrelako zerbait terrorismoaren aurka borrokatzea argudio gisa erabilita”.

Der Spiegelen arabera, AEBetako zerbitzu sekretuek Alemaniako 500 milioi telefono-dei, e-posta mezu eta bestelako testu mezu gordeta dituzte. Txinaren edo Iraken jarraipen maila berdina eman diete,  Leutheusser-Schnarrenbergerren ustez Gerra Hotzeko garaiak gogora ekartzen duen kontrol maila.

Edward Snowdenek, NSAren kolaboratzaile ohiak emandako datuetan oinarritu da Der Spiegel informazio horiek argitaratzeko.

“Ekintza horiek, baieztatuko balira, erabat onartezinak lirateke”, adierazi du Laurent Fabius Frantziako Atzerri ministroak. Fabiusek argitu duenez, Europar Batasunak eskatutako azalpenez gain, Eliseoak ere kontuak argitzeko eskatu dio Etxe Zuriari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-23 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude