Europan detektatu den ihes erradioaktiboa Norvegiako zentral batek eragina izan daiteke

  • Otsailean iodo erradioaktibo ihes bat detektatu zen Europan, Finlandiatik hasita Euskal Herriraino, hasieran agintariek herritarrei azaldu ez zietena arrasto ahulegiak omen zirelakoan. Armada errusiarraren arma edo zentral nuklearretako baten ihesaren ondoriotzat jo zen arren hasieran, orain zenbait aditu hasi dira lotzen joan den urrian Norvegiako Halden zentralean gertatutako istripuarekin.


2017ko martxoaren 10an - 10:20
13-iodo ihesaren arrastoak aurkitu dira otsailean zehar Europa atlantikoan, tartean Euskal Herrian. (Grafikoa: IRSN)

The Barents Observer-ek haizatu zuen albistea otsailaren 19an: "Europan detektatu den iodoa lehenbizikoz Finaldian neurtu zen eta Frantziak egin zuen publiko, baina Norvegiako agintariek diote aurkikuntzak ez daukala albiste izateko adinako tamainarik". Lehen arrastoa Finlandian aurkiturik urtarrilaren 30ean eta Euskal Herrian otsailaren 17an, publikoak ez zuen ezer jakin harik eta Frantzian 18an ohartu eta herritarrei jakitea erabaki zuten arte. Ondoko egunetan nuklearren aferak segitzen dituzten jende batzuek aipatu zuten arren, hedabideetan ez zuen oihartzunik eduki, nahiz eta albisteak datu inportanteak eskaintzen zituen, baita Frantziako Segurtasun Nuklearraren Erakundeak egindako mapa bat ere, non agertzen den 131-iodoaren arrastoak Euskal Herrian ere aurkitu zirela. Hiru aste beranduago, hedabide serioak ere hasi dira albistearen oihartzuna zabaltzen, gaur bertan Bartzelonako La Vanguardia-k egiten duen moduan, berretsiz ordura arte sentsazionalistatzat jo ziren zenbait puntu, esaterako AEBek ihes erradioaktiboak zaintzen berezitutako hegazkin bat igorri zutela egun haietan Europara.

131-iodoa izanda, adituak ziur daude une honetan gertatzen ari den istripu baten kontua dela, edo oso gertatu berria den batena. Baina zein eta non? Lehen arrastoak Finlandian aurkitze, Errusiako zentral nuklearren bat edo haren armadak Artiko itsasoan urperaturik dauzkan arma atomikoen ihesen baten susmoak piztu zituen. Aldiz, Belona elkarte antinuklearraren zuzendari Nils Bøhmer fisiko nuklear norvegiarrak lotu du joan den urrian istripua eduki zuen Norvegiako Halden zentralarekin. Urriaren 24an eta ondoko egunetan bentilazio sistemaren bidez iodo erradioaktiboa isuri behar izan zuten Haldeneko enplegatuek, erreaktoreko erregai nuklearra maneiatzean arazoak sortu zitzaizkiela eta.

Norvegiako segurtasun erakundeak hasieran esan zuen arren egoera ez zela ezohikoa, geroago aitortu behar izan zuela erreaktorea "benetan egoera berezian" zegoela. Belonako arduradunak ohartarazi du: "Agintarien azalpenetatik ondorioztatu behar da tenperatura gorabeherak aurkitu direla erreaktorearen ontzi nagusian eta erradiazio handitze bat erdiko muinean, horrek hidrogenoa pilatzeko dakarren arriskuarekin. Belonak oroitarazi nahi du hain zuzen horixe izan zela, erreaktorearen muinean hidrogenoa metatzea, eragin zituena Fukushimako zentral nuklearreko leherketak 2011ko martxoan". Halden zentraleko enplegatuek egoera kontrolgaitza daukate, beraz, eskuartean: erreaktorearen arazoak arintzeko bentilazio leihoak irekiz gero, erradioazioak zabalduko dira airetik, herritarren arteko alarma sortuz kutsaduragatik; baina leihoak itxiz gero, hidrogenoa pilatu eta erreaktorea lehertzeko arriskua handituko dute.

Halden zentral nuklearraren irudi bat. (Argazkia: IFE)
Halden zentral nuklearraren irudi bat. (Argazkia: IFE)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Istripu nuklearrak
Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Istripu nuklear baten arriskuaz kezkaturik, Zaporizhiako zentralerako bidean da IAEA

Erasoek ez dute etenik martxoan Errusiako armadak bere egindako Ukraina hego-ekialdeko zentralean eta bi aldeek batak besteari leporatzen dizkiote bonbardaketak. Hondamendi nuklear bat saihesteko asmoz, hara joango da Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeko delegazioa. Egun... [+]


Zaporizhiako zentral nuklearra ez dute ikuskatu oraindik

Zentral nuklearraren inguruko bonbardaketen erantzulea Ukraina izan dela dio Errusiak, eta Ukrainak Errusia izan dela, berriz. Egoera oraindik arriskutsua dela ohartarazi du Boris Zhuikov erradiokimikan adituak.


Fukushimako lurrikara, tsunamia eta istripu atomikoa gogoratu dituzte zazpigarren urtez

Londrestik Tokyora, Paris eta Madrilen barrena, ugariak izan dira 2011ko martxoaren 11 ilun hartan Japonia azpikoz gain jarri zuten hondamendien oroitzapenezko ekintzak. Urtetik urtera oihartzun gutxiago dutenak, hori ere egia. Hondamendiaren orbanak erraz ahazten baitituzte... [+]


Agur eta ohore 2017, lurtarrok Rutenio 106 ezagutu genuen urtea

Udaberrian ikasi genuen Torio, Norvegiako Haldengo zentraletik ihes eginda Europan barreiatu zen kutsagai erradioaktiboaren izena. Udazkenean egokitu zaigu Rutenio 106 ikasi beharra, baina oraindik inongo agintarik ez du aitortu ez non, ez zein istriputan, ez nori egin dion ihes... [+]


Eguneraketa berriak daude