Europan aliatuak bilatuko ditu Rajoyk, independentzia lortu nahi duten herriekiko jarrera adosteko

  • Espainiako Gobernuko iturrietatik ABC egunkariak jakin ahal izan duenez, Europako aliatuekin gestio diplomatikoak abiatuko ditu Mariano Rajoy presidenteak, estatuetatik banandu nahi duten herriek independentzia lortuko balute horien aurrean Europan zein jarrera azaldu adosteko.


2012ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Basagoiti eta Rajoy, Moncloan izandako bileran.

Iturriok zabaldu dutenez, Erresuma Batua eta Frantzia bezalako estatuen konplizitatea bilatuko du. Presidente espainiarrak Eskozia, Euskal Herria eta Katalunia ditu buruan, batik bat. Hala, herri horiek Europar Batasunean jarraitu ahal izango luketen edota euroa erabiliko luketen erabakitzea da asmoa.

EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik Espainiako Estatuko lurraldeen independentzia prozesuez "eztabaida sakona" irekitzeko eskatu zion Rajoyri, joan den otsailaren 14an Moncloan egindako bileran. Basagoitik adierazi zion komeni zela Europak argitzea Eskoziako prozesuak ekarri ditzakeen "ondorioak", eta prozesu horri begira daudela EAJ eta ezker abertzalea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude