Troikaren politikak gaitzetsi ditu Europako parlamentuko txosten batek

  • Erreskataturiko herrialdeetan Troikak ezartzen dituen neurrien kostu sozialak gaitzetsi ditu Europako parlamentuak txosten batean. Gobernuei dei egin die osasun eta hezkuntza alorreko gastu publikoa inbertsio gisa kontuan hartzera


2014ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Europako Parlamentuak Troikaren erreskate planetan sartu diren estatuetan ezarritako politikak gaitzetsi ditu. (Argazkia: n2e.es)

Troika osatzen duten hiru erakundeek (Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Batzordea) “krisialdia gainditzeko” egin duten lana aitortu dute. Europar Parlamentuak “lur-jotzea” saihestu dela onartu du, baina hartutako neurrien ondorioz langabezia eta pobrezia areagotu direla.

Europar Batasuneko helburu sozialak arriskuan jarri direla ere ohartarazten da idazkian.

Pentsioetan eta oinarrizko zerbitzuetan egindako murrizketei uko egin die parlamentuko txostenak. Erabakietan zilegitasun eta gardentasun falta egon direla dio eta hartutako neurrien ondorioak arintzeko zereginak hartzeko eskatu die troikari.

Eurodiputatuek Troikaren birplanteamendu beharra nabarmendu dute. Europar Moneta Funtsa sortzeko eskakizuna egin dute, gaur egungo Europar Batzordearen zereginak hartuko lituzkeena, baita Nazioarteko Diru Funtsaren partaidetza aukerazkoa izatea eta Europako Banku Zentrala "ikusle isila" izan dadila ere.

Duela hilabete batzuk Europar Parlamentuak Ramon Tremosa ekonomialariak sustatutako Espainiako banku-erreskatean izandako jardunak gaitzesten zituen txostena onartu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europar Batasuna
Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Eguneraketa berriak daude