Europako Batzordeak transgenikoak baimentzeari buruz egindako proposamenaren aurka bozkatu du Europako Parlamentuak, Estrasburgon egindako osoko bilkuran. Batzordearen proposamenaren arabera, estatu bakoitzak aukera edukiko luke bere lurraldean genetikoki eraldatutako organismo (GEO) jakin baten salmenta eta erabilera debekatzeko edo mugatzeko, nahiz eta Europar Batasunean baimenduta egon.
Parlamentuko Ingurumen Batzordeko presidenteak, Giovanni la Via popularrak, honela defendatu du parlamentari gehienek hartutako jarrera: “[Europar Batasuneko] Estatu kideen arteko hesiak berriz ezartzea atzerapausoa litzateke aduana-batasunarekiko eta merkatu bakarrarekiko. EB barruko mugak ezabatzeko hainbesteko ahalegina egin ostean, ez luke zentzurik”.
Honenbestez, Parlamentuak bestelako proposamena egin dezan eskatu dio Europako Batzordeari. Alta, Batzordeko Osasun eta Elikadura-Segurtasun komisarioak adierazi du ez duela proposamena baztertzeko asmorik. Orain, 28 estatuetako ministroek eztabaidatu beharko dute hartaz, Europako Kontseiluan.
Berdeen izenean, Bart Staes parlamentariak esan du premiazkoa dela GEOak baimentzeko sistema errotik aldatzea: “Ezin dugu [transgenikoak] baimentzen jarraitu akatsez betetako arrisku-ebaluazioak egonda eta EBko gobernu gehienak eta, are garrantzitsuago, herritar gehienak haien aurka egonda”.
Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]
Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]
“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde” hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]
Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]