Zezenketak diruz laguntzea baztertu du Europar Parlamentuak

  • Berdeaktaldeak emendakina jarri die Europar Batasuneko aurrekontuei, funts europarrak zezenaren heriotza eragiten duten jardueretara bidera ez daitezen. Parlamentuaren gehiengoa testuaren alde agertu da: 438 diputaturen babesa jaso du, aurkako botoa 199k eman duten bitartean.


2015eko urriaren 29an - 10:33
“Berdeak” taldeko bozeramaile Florent Marcellesiren arabera, zezenketak sustatzen dituen NPBren diru-laguntza 130 milioi eurokoa izatera iritsi da.

Aurrekontua ez da inoiz zuzenean zezenketak diruz laguntzera bideratu, baina sektore horretan dihardutenek NPB Nekazaritzako Politika Bateratuaren diru laguntzak jasotzen dituzte. Horrela, onartu berri den emendakin horrek jasotzen du laguntza horiek ezingo direla animalien hilketara bideratu. “Zezenaren heriotza diruz laguntzeak abere-esplotazioetan dauden animalien babeserako Europako hitzarmena urratzea lekarke”, gaineratzen du.  

“Berdeak” taldeko bozeramaile Florent Marcellesiren arabera, zezenketak sustatzen dituen NPBren diru-laguntza 130 milioi eurokoa izatera iritsi da. Zehaztu duenez, diru hori 200 bat abeltzainek jaso dute. Subentzio horiek, dena den, ez dira braustakoan desagertuko, Europako Parlamentuak onarturiko testuak Europako Kontseiluaren berrespena behar baitu aurrera egiteko. 

“Berdeak-Equo”ren ekinbideak beste oztopo bat ere gainditu beharko du: hau aplikatu ahal izateko NPBren araudia birmoldatu behar da. Uneon laguntzak lursailen tamainaren arabera ematen dira, bertan zer egiten den kontuan hartu gabe (beti ere sektorearekin loturiko jarduera bat bada). Aldaketa hori gauzatzeko, estatuen oniritzia beharrezko izango du.

Espainiako Gobernuak tauromakia titulua sortu nahi du

Bien bitartean, Espainiako Hezkuntza ministerioak tauromakia Formakuntza Profesionalean txertatzeko aurreproiektua egin du. Tituluak 12 modulu eta 2000 ikastordu izango lituzke, tauromakiaren historia eta zezenketetako teknikak ikasteko. Kataluniako Hezkuntza kontseilari Irene Rigauren arabera, “zentzukoagoa” litzateke dirua ikasleek dituzten oinarrizko beharretara bideratzea , “gazteak banderillero bihurtu beharrean”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zezenketak
2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Donostiako Udalak zezenketak "laguntzen jarraitzen" duela salatu du Eguzkik

Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak... [+]


Eguneraketa berriak daude