Europako lehen 'Corralitoa' eragingo du Zipreren erreskateak

  • Ziprerentzat onartu berri den 10.000 milioi euroko erreskateak Europan baldintza bakanak eragingo ditu. Banku zipretarretan gordailuren bat duen orok –bertakoa edo atzerritarra izan– erreskatearen zati bat ordaindu beharko du, aurrezkiei kita bat aplikatuko baitzaie. Gobernuak diru ateratzeak mugatuko ditu legea aplikatu arte, egoera ekiditeko herritarrek dirua bankuetatik atera ez dezaten. Lehen aldiz, Argentinako ‘Corralito’-aren antzeko egoera biziko du Europako herrialde batek, eta aurrekari arriskutsu bat ezarriko du. Izan ere, datozen erreskateentzat jurisprudentzia izan dezake Zipren gertatutakoak.


2013ko martxoaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nikos Anastasiades presidente aukeratu berriak bultzatutako neurria da erreskatea (Argazkia: merkur-online.de)

Erreskatea onartzeko bozketa gaurko atzeratu zuen Nikos Anastasiades presidenteak, aurrera eraman ahal izateko adina babes ez zuelako lortu. Gaur, berriz, zentroko alderdiko bederatzi diputatuk baietza ematea espero da.

Zipreko finantza erakundeetako erakundetako aurrezkietatik zati bat bideratuko da erreskatea ordaintzeko. 100.000 euro baino gehiago dutenek %9,99ko tasa ordaindu beharko dute eta gutxiago dutenek %6,75ekoa, Ziprek Europar Batasunarekin adostutako baldintzen arabera. Neurri honekin 5.800 milioi euro jasotzea aurreikusten dute. Halaber, sozietate zerga %12,5era igoko dute.

Kutxazain automatikoetan eragiketak mugatu dituzte. Egunean 1.000 euro bakarrik atera daitezke, eta zergari dagokion kopurua ezin da gainditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zipre
2013-03-25 | Jon Torner Zabala
100.000 eurotik gorako gordailuak dituztenek ordainduko dute Zipreren erreskatea

Zipre erreskatatzeko 10.000 milioi euro jarriko ditu euroguneak. Baldintza bezala, Ziprek likidatu egin beharko du herrialdeko bigarren bankurik handiena: Laiki. Aurreztaile txikiek, 100.000 eurotik beherako gordailuak dituztenenek, ez dute erreskateagatik ezer ordaindu... [+]


2013-03-19 | Martin Vicioso
Zipreko krisia ulertzeko hainbat gako

Europak Ziprerentzat adostu duen erreskatea eta horrek izango dituen eraginak aztertu dituzte Vilaweb webgunean .  Hamabost galdera-erantzunen bitartez bertako krisia xehetu dute. Handik ateratako ondorioak jaso ditugu:


Eguneraketa berriak daude