Europako Legebiltzarrean hondakinen Gipuzkoako eredua aurkeztu dute

  • Gipuzkoako ingurumen diputatu Iñaki Errazkinek Europako Legebiltzarrean aurkeztu ditu lurralde horretan hondakinen kudeaketan lortzen ari diren emaitzak, Zero Waste Europek Berdeen taldearekin elkarlanean antolatutako Toward Zero Waste jardunaldian. Bilkuran konbidatuen artean izarra Janez Potocnik Europako Ingurumen komisario izan da, zeinak Gipuzkoako esperientzia ‘adierazgarria’ eta ‘garrantzitsua’ dela esan baitu, eta gainerako herrialdeei ‘ikasteko’ balio diezaiekeela.


2013ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Bigarren titulutzat ‘Beyond recycling: Best practices on resource management in the EU’ (Birziklapenetik haratago: baliabideen kudeaketan Europar Batasunean dauden praktika onenak) daraman ekitaldian Europako bi esperientzia aitzindari nabarmendu eta azaldu dira. Bata da Italiako Rifiuti Zero (Zero Zabor) mugimendu zabalaren bihotza den Capannori herria; bertako auzapez Giorgio del Ghingaro aritu da azalpenak ematen.

Gipuzkoatik Iñaki Errazkin diputatuaz gain bi alkate bertaratu dira: Atez Ateko bilketa ezartzen bigarren herria eta orain artekoetan handiena den Hernaniko Luis Intxauspe eta Zero Zabor bidetik abiatu diren herri txikietan lehena den Orendaingo Gorka Egia. Hauekin izan da Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioko presidente Juan Karlos Alduntzin ere. Errazkinen mintzaldia bideoz ikusgai dago.

Herri mugimenduen koordinadora izateaz gain Europako instituzioetan presentzia handia duen Zero Waste Europek Gipuzkoa Italiako Capannori eta Rifiuti Zero mugimenduaren parean aurkeztu izanak erakusten du euskal lurralde horrek hondakinen kudeaketaren arloan hartu duen garrantzia. Gipuzkoaren protagonismo hori duela urte bete Zero Wastek Donostian egindako biltzarrean aldarrikatu zuen mugimenduaren mundu mailako liderra den Paul Connet iparramerikarrak.

Janez Potocnik komisarioak esan dituenak zehazki ezagutu nahi dituenak kronika bat baino gehiago leitu beharko ditu paperezko izparringietan. Hedabide gehienek azpimarratu dituzte Potocnikek Zero Zabor ereduari eskainitako loreak; aldiz, Noticias de Gipuzkoak “Bruselas apoya la incineración de los residuos no reciclables o reutilizables” titulatu du bere kronika. Pentsatzekoa da hari horrek polemika gehiago ekarriko duela ondoko egunetan. Batzuek eta besteek Potocnikek idatzi dituztenetatik ondorioztatu daiteke komisarioa ez dagoela berez errausketaren kontra eta aldi berean Zero Zabor eredua ikusten duela epe ertaineko aurrerabide bezala, edozein gisan Europak hondakinentzako ezarritako hierarkia zorrotz errespetatzea esijitzen duela eta bide batez ohartarazten duela azpiegitura handiegietan dirua inbertitzearen arriskuez.

Bilkurak Gipuzkoatik joandako ordezkaritzari ekarri emaitza zehatzen atalean, Eskualdeen Komiteak eta Europako Batzordeak hondakinen inguruko ikerketa bat egiteko eskatu dio Ecologic Institute erakundeari, Austriako Ingurumen Ministerio Federalaren eta Vienako Unibertsitatearen laguntzarekin egin dezan. Ikerlan horretan modu berezian aztertuko dute Debagoienako mankomunitatean Atez Atekoa lehenbizikoz ezarri duen Antzuolaren kasua, orain artekoen artean emaitzarik onenak erdietsi dituelako.

Iturriak:

Berria “Gipuzkoako eredua goraipatu du Ingurumen komisarioak

Gara “Europa considera «aleccionadora» la gestión de residuos en Gipuzkoa

Diario Vasco “Europa cree que la gestión de residuos en Gipuzkoa es ‘aleccionadora’

Noticias de Gipuzkoa “Bruselas apoya la incineración de los residuos no reciclables o reutilizables

El Pais “La UE considera “aleccionadora” la gestión de residuos en Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundia “Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eredua goraipatu du Europak eta “Europa elogia el modelo de gestión de residuos de la Diputación Foral de Gipuzkoa“. Errazkin diputatuaren mintzaldia bideoz: “Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia, eredugarri Europan

Zero Waste Europe Twitterren


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzuola
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


2024-02-08 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak milaka alegazio aurkeztu ditu eta aerosorgailuen tamaina irudikatuko du herrian

Meaka-Irimo herri plataformak 3.022 alegazio aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Industria sailean, "Trekutz" izeneko proiektuaren aurka. Zera adierazi du: "Meaka-Irimo herri plataforman energia berriztagarriak behar-beharrezkoak direla argi dugu, baina ezin dira... [+]


Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
"Hausnarrean" liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


Eguneraketa berriak daude