Europako Kontseiluak oinarrizko errenta unibertsalaren alde egiteko aholkatu du

  • Oinarrizko Errenta Unibertsala Europan ezartzearen aldeko jarrera erakutsi du Europako Kontseilua. Europako Kontseilua bigarren mundu gerra eta gero Europan giza eskubideak bermatzeko sortu zen erakundea da. Krisi finantzarioaren ondorioz ezarritako murrizketak gelditzea eta robotizazioaren kalte ordainei aurre egitea litzake neurriaren helburua. Langabezian dauden herritarrak izango lirateke onuradun nagusiak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko martxoaren 12a

Negu garaian Europako Kontseilua egiten duen bileran berretsi dutenez, Europan oinarrizko errenta ezartzearen alde daude agintariak. Hala bozkatu dute diputatuen erdiek. Herritarren bizi kalitate duina bermatzeko bidea dela nabarmendu dute, baita krisiaren osteko testuinguruari erantzuna emateko neurria dela ere, Publicok jaso duenez. Europako herrialdeetan ongizate estatua berreskuratu nahi du batzordeak. Oinarrizko errentak aukera berdintasuna bultzatuko lukeela adierazi dute. Diputatuen %36k ezezko botoa eman du eta %13k, aldiz, abstentzioa.

Baina oinarrizko errenta unibertsala ezartzea al da arrakala soziala ezabatzeko biderik eraginkorrena? Aurkakoek diote politika aurrerakoien azken aldarria baino ez dela gizartean berdintasuna lortu ez ezik, klaseen arteko bereizketa areagotuko lukeela.

Neurriari mesfidati begiratzen diotenek produktibitatean kalteak eragingo lituzkeela diote eta langabezia sendotuko lukeela. Gainera, korronte berak ez ditu gobernuak gai ikusten errenta kudeatzeko: “kudeaketan arazoak izango lituzkete, nori eman eta nori ez eman zehazterakoan. Hori gutxi ez eta kanpoko presioei aurre egin beharko liekete”, diote aurka bozkatutako diputatuek.

Errentaren aldekoek sutsuki defendatzen duten arrazoiarekin ere ez dute bat egiten: pobrezia, muturreko pobrezia behintzat, guztiz kenduko lukeela diote. Izan ere, baliabide gutxien dituzten herritarrei laguntza hori emanez gero, ezberdinen arteko aukerak berdinduko liratekeela diote. Hainbat ekonomialarik ere ez dute uste oinarrizko errentak pobrezia desagerrarazteko balio duenik.

 

Kanal honetan artxibatua: Oinarrizko errenta unibertsala

Oinarrizko errenta unibertsala kanaletik interesatuko zaizu...
Arraina eta kanaberaren inguruan

Gurean oso errotuta dago arraina eta kanaberaren inguruko metafora. Pertsona bati ez zaio arraina eman behar, kanabera eman eta arrantzatzen erakutsi behar zaio, horrela berak arrainak bere kabuz hartu ditzan. Gure gizartean oso errotuta dagoen ideia islatzen du esaldiak: enplegua da integraziorako ardatza eta ogia lortzeko bitartekoa –ogibidea–. Era berean, norberaren ardura azpimarratzen duen esaldia ere bada, eta argudio nagusietako bat da enplegua ez duten pertsonei eskaintzen... [+]


Aldaketak babes sistema sozialean

EAEn, aldaketa fase bete-betean da gizarte babes eredua.


Oinarrizko errenta unibertsala ezartzeko lehenengo faseari ekin diote Finlandian

Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jasotzeko duen eskubidea, alegia oinarrizko errenta unibertsala, ezarri nahi dute Finlandian, bizitza duina bermatzeko baliabidea delakoan. Lehenengo fase esperimentala abiatu berri dute: 2.000 biztanlek jasoko du oinarrizko errenta, bi urtez.


Errenta bermatuaren lege berria onartu dute Nafarroan

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoekin atera da aurrera errenta bermatzeko foru legea. Aurka agertu dira UPN, PP eta PSN. 18 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du datorren bi urteetarako. Parlamentuaren aurrean, Errenta Bermatzeko Plataformako kideek kontzentrazioa egin dute, ez dela nahikoa iritzita.


Oinarrizko errenta unibertsalari ezetz esan diote suitzarrek

Erreferendumean parte hartu duten herritarren %76,9k ezetz esan dio Suitzan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeari, baina pozik daude galdeketaren bultzatzaileak, eztabaida mahai gainean jarri dutelako eta duela gutxira arte gehienek utopiatzat jotzen zuten neurria Europako hainbat herrialdetan zabaltzen eta debatitzen ari direlako.


Oinarrizko errenta unibertsala ezarriko al duten erabakiko dute suitzarrek igandean

"Irudikatu gizarte bat, jaio eta esango dizutena: Ongi etorri mundura, hemen zutaz arduratzen gara. Zertan jardun nahi duzu bizitzan?". Suitzan Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzeko ekimenaren bultzatzailea da mintzo dena. Errenta ezarri edo ez, ekainaren 5ean erabakiko dute herritarrek, erreferendum bidez.


Oinarrizko errenta unibertsala ez da fikzioa

Oinarrizko Errenta Unibertsalaren (OEU) definizioa argi izatea da gakoa: inolako baldintzarik gabe.


800 euroko oinarrizko errenta unibertsala ezarriko dute Finlandian

Eman beharreko pausoak mahai gainean jarri ditu Finlandiako Gizarte Segurantzak, herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jaso ahal izateko. Hilero 800 euro jasoko lituzke finlandiar bakoitzak, inongo baldintzarik gabe.


EKONOMIA SOZIALA
Oinarrizko errenta unibertsala ezarriko dute Utrecht hirian

Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jasotzeko duen eskubidea da oinarrizko errenta unibertsala. Herritar guztiei bizitza duina bermatzeko baliabidea izatea eta gizarteko desoreka ugari arintzea ditu helburu.


Oinarrizko errenta unibertsala ezarriko dute Herbehereetako Utrecht hirian

Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jasotzeko duen eskubidea da oinarrizko errenta unibertsala. Herritar guztiei bizitza duina bermatzeko baliabidea izatea eta gizarteko desoreka ugari arintzea ditu helburu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude