2016 urtean zehar Tabakalera eta tren geltokiaren arteko horman ikusgai egon zen Bagera Elkarteak eta Donostia 2016k elkarlanean sustatutako Europako hizkuntza-komunitateen egurrezko mapa handia. Bere tokitik kenduko zuen Udalak eta orain berria jarri du.
"Udalaren enkarguz, brontzezko mapa berria ezarriko dute lehengoaren kokapenetik oso gertu (Tabakaleraren Mandasko Dukearen kaleko aldean). Europako eta Donostiako hizkuntzen alde eta hauek bultzatzeko donostiarrek behin eta berriro erakusten duten grinagatik ospakizun xumea egingo dugu mapa berriaren aurrean. Arte-lanaren egileen azalpenak ezagutuko ditugu eta musika zein beste sorpresa batzuez gozatuko dugu guregatik eta gure hizkuntzengatik", diote Bagera Donostiako euskaltzaleen elkartetik.
Hasieran ekitaldia apirilaren 11n egitekoa bazen ere, eguraldi txarragatik maiatzaren 21era atzeratu dute ospakizuna, Kultur Aniztasunaren Mundu Egunera.