Botoa eskatzeko azken eguna dute alderdiek

  • Europako hauteskunde kanpaina ostiralean itxiko da eta alderdi gehienek azken kartutxoak erreko dituzte boto-emaile zalantzatiak erakartzeko. Bilbon egingo dituzte amaiera ekitaldi gehienak.


2014ko maiatzaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Europako Parlamenturako hautagaiak ETBko hauteskunde eztabaidan. (Argazkia: EiTB)

EAJ Bizkaiko hiriburuan izango da: La Casillan antolatu du itxiera ekitaldia. Bertan Iñigo Urkullu lehendakaria eta alderdiko presidente Andoni Ortuzar, Izaskun Bilbao Europarako hautagaiarekin batera egongo dira. Bilbaoren esanetan  "Europa Federal baterantz goaz eta bertan Euskadik bere lekua" izan behar du, Diario Vascon egindako elkarrizketa batean azaldu duenez..

Josu Juaristi, EH Bildu-Herriek Erabaki koalizioko zerrenda buruak arratsaldean emango dio kanpainari amaiera Bilboko Plaza Berrian, Sortuko koordinatzaile Hasier Arraizekin batera. Juaristik Europan “lehen egitekoa” presidenteei Euskal Herriko prozesuari buruzko bilkura bat eskatzea izango dela adierazi du, Garan egindako elkarrizketa batean.

PSEk Gasteiz hautatu du hauteskundeen aurreko azken agerraldia egiteko. Patxi lopez idazkari nagusiak Ramon Jauregui eta Eider Gardizabal hautagaiei babesa erakutsiko die bertan. Lopez eta jauregik Iruñean PSNk antolatutako ekitaldian ere parte hartuko dute.

PPk Bilboko Itsas Museoan emango dio amaiera kanpainari, Arantza Quiroga presidentea Carlos Iturgaiz eta Zoe Nubla Europarako hautagaiekin batera egongo da. UPyD berriz, Plaza Biribilean egongo da, eta Gorka Maneiro alderdiko presidentea eta Fernando Maura eta Manu Agirre hautagaiak egongo dira bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2014
UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


2014-06-09 | Judith Perez
Syriza: "Euroeszeptikoak boterean daudenak dira"

Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta... [+]


Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik... [+]


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Eguneraketa berriak daude