Europako hainbat estatuk mobilizazio eguna dute gaurkoa

  • Portugal, Frantzia, Espainia, Grezia, Italia, Txipre, Malta eta Belgikak Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) deituriko greba babestu dute lan erreformei erantzuna emateko.


2012ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Portugalgo gaurko mobilizazioak

Espainian greba orokorrerako deia egin dute CCOO eta UGT sindikatuek. Gobernuak adierazi duenez, 57 atxilotu eta 12 zauritu izan dira lehen orduetan.

Portugalen, 16 hilabeteetan hirugarren greba orokorra izango da gaurkoa. Oraingoan, CGTP sindikatu komunistak baino ez du egin bat. Belgikan ere, greba orokorra egingo dute metalaren eta trenbidearen sektorean.

CESek adierazi du gaurko mobilizazio eguna ez dela greba orokorrera mugatzen, hainbat modutan adierazi baitaiteke haserrea: manifestazioak, mitinak, elkarretaratzeak… Arazo ekonomiko, sozial eta politikoen aurrean alternatibak daudela adierazi nahi du Europako mugimendu sindikalak.

Grezian, hiru orduko lanuztea eta manifestazioa egingo dute. Italian, Zipren eta Maltan ere lau orduko lanuztera deitu dute. Frantzian, Europako deialdiarekin bat egin dute CGT, CFDT, UNAS, FSU eta Solidairesek.

Alemanian ere mobilizazioak egongo direla iragarri dute. Ingalaterran Europako Batzordearen egoitzaren aurrean bilduko dira, Londresen. Herbehereetan, Austrian eta Luxenburgon ere protesta babestu eta hainbat ekintza egingo dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude