Europako gazteen topaketa, Gasteiz barik

  • Avila, 2015eko abuztuaren 4ko astea. Gaztela zaharrean ospatzen da, estatu mailako Elizan, eta duela 500 urte, pisu doktrinal handiena izan zuen andrearen urtemuga: Teresa Deunarena, hain zuzen.

     


2015eko abuztuaren 17an - 10:16
Aitor Castañeda Zumeta

Europako Gazteen Topaketak (EGT) antolatu ziren santuaren jaioterrian, Teresaren bizitzan interesaturik zeuden hainbat gazte jasotzeko. Egun, “ahaldundutako” emakume gisa hartu genezakeen moja horrek, Karmeloko ordena biziberritu eta hainbat komentu sortu zituen Penintsulan zehar. Gasteizen, 1900an jaio zen ordena honetako lehen eliza.

Baina santu honek gure tokiko elizarekin izan dezakeen loturaz gaindi, eta nahiz eta Espainiako Gotzainen Elkarteak elizbarruti guztiei parte hartzeko aukera eman, oihartzunak ez omen zuen Araban eraginik izan. EGT-tan estatuko toki guztietatik etorritako gazteak ikusi zitezkeen, gipuzkoar eta bizkaitarrak barne, baina ez nuen Arabako talderik ikusi. Gasteizko Elizbarrutiko webgunean ere ez dago ezer Topaketari buruz, deialdia Europa mailakoa izan arren –horregatik zeuden Avilan hainbeste italiar eta poloniar–.

Gasteizko Elizbarrutiaren jarrera ezin da ulertu, ekitaldia sikiera quorum eta parte-hartzen aldetik oso arrakastatsua izan baitzen. Saretik ez bada, parrokien bidez hedapena eman ziezaiokeen. Nik behintzat Burgosko Gaztediaren Delegazioarekin dudan harremanagatik jabetu nintzen EGT-aren existentziaz, bai eta honi esker bertaratu.

Elizbarrutiak ekitaldiari hedapenik eman bazion, pentsa liteke erantzun nahikorik ez zuela jaso, eta ondorioz, gogoeta egiteko garaia da: nola jokatzen du Arabako Elizak gazteekin? Hauen parte-hartzea eta fedea sustatu egiten al du? Beste herrietako kristauekin harremanetan jartzera bultzatzen al ditu? Edo harreman horiek mozten al ditu? Hala bada, zergatia ez dago oraindik argi, eta jarrera unibertsala duen katolikotasunarentzat larria dateke.

 

Aitor Castañeda Zumeta (Gasteiz).

Gizarte Ikerlaria EHUn.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


Eguneraketa berriak daude