argia.eus
INPRIMATU
Europako Gatazka Izoztuak

2008ko urtarrilaren 10
Abhaziako soldaduak (Argazkia: Karlos Zurutuza)

Sareko Argiak abian jarri duen gune berriaren izena da hori: Europako Gatazka Izoztuak. Karlos Zurutuzaren erreportaje, kronika eta argazkiak bilduko ditugu bertan. Hark eman dizkigu edukiari buruzko azalpenak: "Gune honetan ohiko mapetan ez dauden Europako lau herrialderen berri duzue: Abkhazia, Hego Osetia, Nagorno Karabakh eta Transnistria (Mapa ikusi). Ez dute nazioartearen aitorpenik baina herrialde gisa funtzionatu dute laurek jada 15 urtez. Nolanahi, ez da geopolitika lan honen ardatza; galdera 'arruntagoek' bultzatu dituzte bidaia hauek guztiak: nolakoa da eguneroko bizitza toki isolatuotan? Nortzuk dira bertakoak? Zer diote? Nola ikusten da mundua maparen kanpoaldetik?". Edukiak apurka-apurka sareratuko ditugu bi astez. Hainbat erreportaje eta lehenengo kronika irakurri ditzakezue jada, eta Multimedia atalean sartzen bazarete, Hego Osetiari buruzko audio-diaporama ikusiko duzue. Ikus-entzunezko lau muntaia egingo ditugu, herrialde bakoitzaren inguruan bana.