argia.eus
INPRIMATU
Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren aurrean euskara erabili ahal izango da

2009ko apirilaren 28a

Diego Lopez Garrido Europar Batasuneko Espainiako Estatu idazkariaren hitzetan, akordioa "hizkuntza propioa duten erkidegoekiko borondate onaren eta konpromisoaren isla da". Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegira zuzentzen diren herritarrek erantzuna euskaraz jasotzeko aukera izango dute. Hori bai, jurisdikzio-izaera duten idazkiak akordiotik at geratzen dira: batetik, lege-mailako arauen aplikazioei buruzkoak; eta bestetik, zuzenean ala zeharka, helburu bezala abantaila bat (adibidez, diru-laguntza bat), etekin bat (kontratu publiko baten izendapena) edo funtzio bat (lanpostu baterako hautagaitza) dutenak.