argia.eus
INPRIMATU
Europako Batzorde berria izendatu dute, sozialdemokraten, liberalen eta popularren babesarekin
  • Abenduaren 1etik aurrera ekingo dio Europako Batzordeko presidente iblbideari Ursula Von der Leyen alemaniarrak. Batzorde berriak ez du inongo promesa garrantzitsurik egin 2024ra bitarteko agintaldirako.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 27a
Ursula Von der Leyen altxatuta, Europako Parlamentuan (Irudia: Europako Batzordea)

Europako Parlamentuak gehiengo absolutuarekin babestu du Europako Batzorde berriaren egitura. Aldeko 461 boto, kontrako 157 eta 89 abstentzio egon dira guztira. Ganbarako hiru talde nagusiek babestu dute: Europako Alderdi Popularrak, Demokraten eta Sozialisten Aliantzak eta Europa Berriztu alderdiek, hain zuzen ere. Eldiario.es hedabideak azaldu duenez, bozketan aurretiaz hitzartutako akordioa bete dute.

Bestalde, Naiz hedabideak argitaratu duenaren arabera, ezkerreko talde parlamentarioek abstentzioa eta aurkako botoa eman dituzte bozketan. Horrela ba, abenduaren 1ean Europako Batzordeko behin-behineko presidente Jean-Claude Junckerren lekua hartuko du Ursula Von der Leyenek, eskuineko alderdien babesarekin. Alemaniako presidente Angela Merkelen gobernuko ministroa izandako da Von der Leyen.